Itsasondoko udaletxea berritzeko lanak hasi dituzte
Aurreko agintealdian onartutako Itsasondoko udaletxea berritzeko proiektua hasi da errealitate bihurtzeko bidean. Duela bi aste ekin zieten egitasmoko lehen faseko lanei, eta dagoeneko begibistakoak dira obrak. Herriko etxearen ingurua hesituta dago, eta bigarren solairua guztiz hustu dute. Datorren astean orain arte harrera izan den gunean sartuko dira langileak, lehen solairuan. Udaletxeko irisgarritasuna hobetze aldera, igogailua ezker aldeko eremu horretan kokatuko dute. Itsasondoko udaletxea dagoen etxea 1965ean eraiki zuten, eta gaur egungo eskakizunak eta premiak ez zituela betetzen dio proiektuak, «ez eguneroko funtzionamenduaren aldetik, ez erosotasunaren eta irisgarritasunaren gutxieneko estandarren aldetik: ez dauka berogailurik, itxiturak ez daude isolatuta…». Ideia lehiaketa deitu zuen udalak proiektu egokiena aukeratzeko. Gareia diseinuak irabazi zuen epaimahai teknikoaren balorazioz, eta herritarren arteko bozketan laugarren geratu zen. Etorlur enpresa publikoa da obraren arduraduna, eta 2011ko azaroaren 30ean erabaki zuen oniritzia ematea erakundearen administrazio kontseiluak. Milioi erdi pasako kostua Udaletxea berritzeko lanek 576.056,49 euroko aurrekontua dute. Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programatik finantzatuko da, mila biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat —32 dira Gipuzkoan— azpiegitura publikoak egokitzeko izendatutakoa. Lanek iraun bitartean, udal bulegoak eta zerbitzuak udaletxean bertan, beste eremu batzuetan, egokituko dituzte.
Aurreko agintealdian onartutako Itsasondoko udaletxea berritzeko proiektua hasi da errealitate bihurtzeko bidean. Duela bi aste ekin zieten egitasmoko lehen faseko lanei, eta dagoeneko begibistakoak dira obrak. Herriko etxearen ingurua hesituta dago, eta bigarren solairua guztiz hustu dute. Datorren astean orain arte harrera izan den gunean sartuko dira langileak, lehen solairuan. Udaletxeko irisgarritasuna hobetze aldera, igogailua ezker aldeko eremu horretan kokatuko dute.
Itsasondoko udaletxea dagoen etxea 1965ean eraiki zuten, eta gaur egungo eskakizunak eta premiak ez zituela betetzen dio proiektuak, «ez eguneroko funtzionamenduaren aldetik, ez erosotasunaren eta irisgarritasunaren gutxieneko estandarren aldetik: ez dauka berogailurik, itxiturak ez daude isolatuta…».
Ideia lehiaketa deitu zuen udalak proiektu egokiena aukeratzeko. Gareia diseinuak irabazi zuen epaimahai teknikoaren balorazioz, eta herritarren arteko bozketan laugarren geratu zen. Etorlur enpresa publikoa da obraren arduraduna, eta 2011ko azaroaren 30ean erabaki zuen oniritzia ematea erakundearen administrazio kontseiluak.
Milioi erdi pasako kostua
Udaletxea berritzeko lanek 576.056,49 euroko aurrekontua dute. Foru Aldundiaren Landagipuzkoa32 programatik finantzatuko da, mila biztanle baino gutxiagoko udalerrientzat —32 dira Gipuzkoan— azpiegitura publikoak egokitzeko izendatutakoa.
Lanek iraun bitartean, udal bulegoak eta zerbitzuak udaletxean bertan, beste eremu batzuetan, egokituko dituzte.