Lazkaoko udalbatzak zabor eredua aldatzea jarri du xede, eta atez ateko bilketa onetsi
Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bo...
Lazkaoko Udalbatzak aurreko astean egin zuen osoko bilkuran hiri hondakinen bilketarako atez ateko sistema jartzearen alde egin du. Bilduko zazpi zinegotziek babestu zuten Ingurumen Batzordearen proposamena; EAJko bostek eta PSE-EEko bakarrak kontra bozkatu zuten. Gehiengo osoz onartutako mozioaren arabera, Udalari Lazkaon atez ateko bilketa sistema jartzeko eskatu dio udalbatzak, «ahalik eta hondakin gutxien sortzeko». Bestetik, zaborrik ez sortzeko bidean «urratsak» egitea agindu du, eta dagokien erakundeei —Sasieta, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, foru aldundia eta Batzar Nagusiak— erabakiaren berri emateko. Mozioak dioenez, «behar-beharrezkoa da produktuen kontsumoaren ikuspuntua aldatzea eta hondakinekin eredu zirkularrerako pausoa ematea», behin erabili eta botatzeko eredua alboratuz. Natur baliabideen ustiaketa «ahalik eta txikiena» izan dadin, baliabide horiek naturara edo bizitzaren ziklora «itzuli» beharra dagoela dio onartutako testuak. Bide horretan, hondakinak erraustuta «baliabideak pozoi» bihurtzen dira ohartarazi du, «gure osasuna kaltetzen duelako, bai arnasketa bidetik, bai elikadura katetik, eta ekonomikoki hipotekatzen gaituelako». «Eraginkorrena» atez atekoa Zaborraren gaian denbora «agortu» da. Gaur egun Lazkaon bost edukiontziren bilketa sistema dago, organikoaren ontziak giltza elektronikoz kontrolatuta. Bereizte tasa %43 da, udalaren arabera. «Garapenean gorantz jarraitzeko, sistemarik eraginkorrena atez atekoa dela uste dugu, zero zabor bidean. Errausketari alternatiba jarri behar zaio». Azeari Andonegi alkateak, bilketaren kontua baino lehen, zaborra sortzen duen eredua bera jarri […]