Lidergoa jokoan igandean Altamiran
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren azkenaurreko jardunaldiko partida jokatuko dute igandean Altamiran, 12:00etan. Ez da edozein moduzko partida izango gainera, sailkapen buruan doazen bi taldeak direlako –VRAC-ek 62 puntu ditu eta Ampo Ordiziak 60–. Valladolideko taldeak irabazten badu, liga erregularra lehen postuan bukatuko luke, eta Ordizia gailentzen bada, lider jarriko litzateke. Liga une erabakigarrian dago. Izan ere, aurten, aurreneko aldiz, liga ez du irabaziko lehen postuan bukatzen duenak, baizik eta play off-etan ondoen moldatzen denak. Liga erregularra lehen bi postuetan bukatuz gero –azken jardunaldian Bizkaia Gernikaren aurka jokatu beharra dauka Ordiziak Urbietan–, zuzenean play off-etako finalerdietara pasako litzateke Ordizia, eta gainera etxean jokatuko luke partida bakar hori. Eta liga erregularra lehen postuan bukatzeko gai bada, finalerdiak gaindituz gero, finala bera ere Altamiran jokatuko luke. Une honetan Ordiziak izan ditzakeen aukerak dira horiek, baina horretarako, igandeko partida irabazi behar du lehenik. Joan den igandean La Vila Alacanten mendean hartu eta gero, moralez gainezka daude Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta gauzak dauden bezala, gogor saiatuko direla partida irabazten. Bi baja izango ditu Ordiziako taldeak: Xabier Lerma eta Joan Tudela. Informazio gehiago klubaren webgunean lor daiteke.
Ampo Ordiziak eta VRAC Quesos Entrepinares taldeak Espainiako Ohorezko Mailako ligaren azkenaurreko jardunaldiko partida jokatuko dute igandean Altamiran, 12:00etan. Ez da edozein moduzko partida izango gainera, sailkapen buruan doazen bi taldeak direlako –VRAC-ek 62 puntu ditu eta Ampo Ordiziak 60–. Valladolideko taldeak irabazten badu, liga erregularra lehen postuan bukatuko luke, eta Ordizia gailentzen bada, lider jarriko litzateke.
Liga une erabakigarrian dago. Izan ere, aurten, aurreneko aldiz, liga ez du irabaziko lehen postuan bukatzen duenak, baizik eta play off-etan ondoen moldatzen denak. Liga erregularra lehen bi postuetan bukatuz gero –azken jardunaldian Bizkaia Gernikaren aurka jokatu beharra dauka Ordiziak Urbietan–, zuzenean play off-etako finalerdietara pasako litzateke Ordizia, eta gainera etxean jokatuko luke partida bakar hori. Eta liga erregularra lehen postuan bukatzeko gai bada, finalerdiak gaindituz gero, finala bera ere Altamiran jokatuko luke.
Une honetan Ordiziak izan ditzakeen aukerak dira horiek, baina horretarako, igandeko partida irabazi behar du lehenik. Joan den igandean La Vila Alacanten mendean hartu eta gero, moralez gainezka daude Axio Arañak zuzendutako mutilak, eta gauzak dauden bezala, gogor saiatuko direla partida irabazten. Bi baja izango ditu Ordiziako taldeak: Xabier Lerma eta Joan Tudela. Informazio gehiago klubaren webgunean lor daiteke.