Oripavik ‘bizitzeko artearen’ inguruan tailerra antolatu du
Legazpin, bizitzarako orientazioa eskaintzen duen Oripavi elkarteak gazteei zuzendutako tailer trinkoa antolatu du Pazko Asterako. Bizitzeko artea izena eman diote tailerrari eta apirilaren 10etik 12ra luzatuko da. Tailerrak bizitzeko dauden moduen in...
Legazpin, bizitzarako orientazioa eskaintzen duen Oripavi elkarteak gazteei zuzendutako tailer trinkoa antolatu du Pazko Asterako. Bizitzeko artea izena eman diote tailerrari eta apirilaren 10etik 12ra luzatuko da.
Tailerrak bizitzeko dauden moduen inguruan hausnartzeko balioko du. Oripavitik esan dutenez, «gazteek independiente izateko dituzten zailtasunen artean, beste bizitza eredu batzuk badaudela bistaratu nahi dugu». Familiatik independizatzeko «ez da beti gure bizitza hipotekatu behar», diote.
Bizitzeko beste modu hauetan sakontzeko hainbat helburu landuko dituzte tailerrean. Banakako kontzientzia eta errealitate planetario baten partaidetza piztea, talde lana bultzatzea, gizakiaren sustraietatik datozen balioak zeintzuk diren ikustea edo izatearen ikusmolde holistikoa zabaltzea, besteak beste.
Hiru egunez luzatuko da tailerra eta ekintza ezberdinak daude antolatuta egun bakoitzerako. Hilaren 10ean, asteartean emango zaio hasiera ikastaroari. 19:00etan hasiko da eta taldearen aurkezpena egingo da afaldu ondoren.
Asteazkenean eta ostegunean, hilak 11n eta 12an egun osoko egitarauak dituzte antolatuta. Tailerrak irauten duen bitartean landuko dituzten gaien aurkezpena egingo dute. Tartean norberaren esperientziak ezagutzeko aukera ere izango dutelarik.
Norberaren energiaren bilaketa, sustraietan sakontzea edo bakoitzaren izaeraren indarra aurkitzea izango dira landuko dituzten gaiak. 20 euroko kostako da izen ematea. Norberak bere janaria eraman beharko du, ondoren guztien artean banatzeko.