Lazkaoko barrutian CAF inguratuko duen errepide berria aurki irekiko dute
Lazkao eta Beasain arteko Senpere auzoa eta Ordizia lotuko dituen errepide berria aste gutxi barru zabalduko dute. Lazkaoko udal barrutian eraiki dute bide-zatia, CAF enpresarenak ziren lurretan. Lazkaibarko gaur egungo zuzengunearen ordez, aurki, ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen zein bizikletarien pasabidea Agauntza errekaren albotik igaroko da. Bide azpiegitura berria bukatzeko azken lanak besterik ez dira falta, seinalizazioa eta hiri altzariak ipintzea, kasu. Bestetik, desafekzio hitzarmena sinatu beharra daukate aldundiak, udalak eta CAF enpresak, eta behin burokrazia gaiak itxitakoan erabiltzeko moduan izango da bidea. Senpereko biribilgunetik irteten da errepide berria, Lazkaibarko oraingo bidearen ezkerretara. Ibaiaren ertzetik inguratzen du CAFeko lantegi eta material biltegi esparrua. N-1 autobidearen zubiaren oinetara irteten da, kilometro eskas harago, bihurgune zabal bat markatu eta gero. Oraingo errepidetik jarraitu ahalko da ondoren Ordiziarantz. Bi norantza izango ditu zirkulaziorako; erreka aldetik oinezkoen espaloia, eta alboan txirrinduzaleentzat bidegorria eraiki dituzte. Hirigintza garapenaren parte Errepide berriaren obra Lazkaoko Udalak eraman du aurrera. Iturrioz eraikuntza enpresak egin ditu obrak. Kostua CAFek hartu du bere gain, hirigintza garapenaren betebeharra delako. Behin bide berria irekitakoan, Senperetik Lazkaibar arteko zatia —beti Lazkaoko udal barrutian— CAFen jabetza pribatura igaroko da. Udalerriko hirigintza arauek ez dute baimentzen errepidearen orubean eraikitzea; bai, aldiz, alboko zabaluneetan. Obrak bi alditan egin dituzte. [...]

Langileak, atzo arratsaldean, errepide berriaren sarreran lanean, CAFeko ‘ingeniarien etxea’ zegoen lekuan.
Bide azpiegitura berria bukatzeko azken lanak besterik ez dira falta, seinalizazioa eta hiri altzariak ipintzea, kasu. Bestetik, desafekzio hitzarmena sinatu beharra daukate aldundiak, udalak eta CAF enpresak, eta behin burokrazia gaiak itxitakoan erabiltzeko moduan izango da bidea.
Senpereko biribilgunetik irteten da errepide berria, Lazkaibarko oraingo bidearen ezkerretara. Ibaiaren ertzetik inguratzen du CAFeko lantegi eta material biltegi esparrua. N-1 autobidearen zubiaren oinetara irteten da, kilometro eskas harago, bihurgune zabal bat markatu eta gero. Oraingo errepidetik jarraitu ahalko da ondoren Ordiziarantz. Bi norantza izango ditu zirkulaziorako; erreka aldetik oinezkoen espaloia, eta alboan txirrinduzaleentzat bidegorria eraiki dituzte.
Hirigintza garapenaren parte
Errepide berriaren obra Lazkaoko Udalak eraman du aurrera. Iturrioz eraikuntza enpresak egin ditu obrak. Kostua CAFek hartu du bere gain, hirigintza garapenaren betebeharra delako.
Behin bide berria irekitakoan, Senperetik Lazkaibar arteko zatia —beti Lazkaoko udal barrutian— CAFen jabetza pribatura igaroko da. Udalerriko hirigintza arauek ez dute baimentzen errepidearen orubean eraikitzea; bai, aldiz, alboko zabaluneetan.
Obrak bi alditan egin dituzte. Tartean sei-bat hilabeteko etena izan dute, industri lur potentzialki kutsatuak egon litezkeela-eta azterketak burutu bitartean.
Jabetza aldaketak izenpetuko dituzte oran hiru aldeek, desafekzio hitzarmenean. Bide berria CAFenak ziren lurretatik udaleren eskuetara aldatuko dituzte, eta gero aldundiaren ardurapean utziko dute azpiegitura.












