Legorretan bi lagun atxilotu dituzte, gasolioa lapurtzen saiatzeagatik
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen herenegun arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, asteazkeneko 18:30ak inguruan. Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai tangatik gasolioa at...
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen herenegun arratsaldean Legorretan, indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta. Urdaneta auzoan izan ziren atxiloketak, asteazkeneko 18:30ak inguruan.
Aparkatuta zegoen kamioi baten erregai tangatik gasolioa ateratzeko saiakeran ari zirela ikusi zituen bizilagun batek, eta poliziari eman zion abisu. Kamioia bere jabetzakoa da.
Tangaren tapoia askatuta eta deposituaren euskarria behartuta zeuden, beherantz okertu eta gasolioa husteko, Herrizaingo Sailaren arabera.
Ustezko lapurreta saiakeraren egile bat kamioiaren jabeak berak atxikita eduki zuen Ertzaintza bertaratu arte. Besteak ihes egitea lortu zuen, eta sastraka artean ezkutatu zen. Geroxeago aurkitu zuten ertzainek inguruan.
Atxilotutakoak 21 urteko gizonezkoa eta 22 urteko emakumezkoa dira, eta indarra erabilita lapurreta delitua leporatu diete.












