Denboraldi hasiera bikaina osatzen ari dira Caja Ruralekoak
Ez dago gehiago eskatzerik. Denboraldi hasieratik hona jokatu diren jubenil mailako bederatzi probetatik sei Ordiziako txirrindulari elkarteko Caja Rural taldeko ziklistek irabazi dituzte, eta taldeka, berriz, zazpi izan dira garaipenak. Bolada bikain horri eustea zaila izango dela jakin arren, bide berean segitzea besterik ez dutela adierazi dute arduradunek. Pello Olaberria izan zen lehena proba bat irabazten, Eibarren. Besoak jasotzen hurrengoa Iker Azkarate izan zen, eta ez behin, hirutan baizik. Azpeitia, Deba eta Altsasuko probak irabazi ditu Azkaratek, eta horrez gain, Paris Roubaix entzutetsuan parte hartu du Espainiako selekzioarekin. Bosgarren garaipena Eriko Mujikak lortu zuen Uzarragako maldetan, eta azken lorpena Ander Alonsorena izan da, Elgoibarren. Emaitza horiek gehienak talde lanari esker lortu dituztela nabarmendu dute Caja Ruraleko zuzendariek, eta proba gehienetan ohorezko postuak lortu dituztela. Horren erakusgarri da taldekako sailkapena irabazi duela bederatzi probetatik zazpitan. Gipuzkoako Klasika Aian Asteburuan, berriz, proba esanguratsua dute Aian, Gipuzkoako Klasika. Azkaratek eta Olaberriak Euskadiko selekzioarekin hartuko dute parte, eta gainontzekoek hor egoteko maila badutela erakutsi nahi dute. Bestetik, Gopar-Ikolan Lanaldiko afizionatuek etxean dute asteburuko probetako bat, Lazkaon hain zuzen.
Pello Olaberria izan zen lehena proba bat irabazten, Eibarren. Besoak jasotzen hurrengoa Iker Azkarate izan zen, eta ez behin, hirutan baizik. Azpeitia, Deba eta Altsasuko probak irabazi ditu Azkaratek, eta horrez gain, Paris Roubaix entzutetsuan parte hartu du Espainiako selekzioarekin. Bosgarren garaipena Eriko Mujikak lortu zuen Uzarragako maldetan, eta azken lorpena Ander Alonsorena izan da, Elgoibarren.
Emaitza horiek gehienak talde lanari esker lortu dituztela nabarmendu dute Caja Ruraleko zuzendariek, eta proba gehienetan ohorezko postuak lortu dituztela. Horren erakusgarri da taldekako sailkapena irabazi duela bederatzi probetatik zazpitan.
Gipuzkoako Klasika Aian
Asteburuan, berriz, proba esanguratsua dute Aian, Gipuzkoako Klasika. Azkaratek eta Olaberriak Euskadiko selekzioarekin hartuko dute parte, eta gainontzekoek hor egoteko maila badutela erakutsi nahi dute. Bestetik, Gopar-Ikolan Lanaldiko afizionatuek etxean dute asteburuko probetako bat, Lazkaon hain zuzen.














