Haurren kart lehiaketa bi asteburutan izango da
Gipuzkoako VI. Karting Kopa datozen bi asteburuetan jokatuko da Olaberrian, foru aldundiak antolatuta. Gipuzkoako 250 neska-mutikok parte hartuko dute, aurrez ikastetxean matrikula egin dutenak. 13-16 urte arteko haurrentzat da proba. Automobilismora ...
Gipuzkoako VI. Karting Kopa datozen bi asteburuetan jokatuko da Olaberrian, foru aldundiak antolatuta. Gipuzkoako 250 neska-mutikok parte hartuko dute, aurrez ikastetxean matrikula egin dutenak. 13-16 urte arteko haurrentzat da proba.
Automobilismora gerturatzeko aukera ematea da aldundiaren probaren helburua. 200 zentimetro kuboko motordun kart-ak erabiliko dituzte.
Lehiaketaren aurreneko jardunaldia bihar eta etzi garatuko da. Ondoren, apirilaren 28-29an jarraituko du. Haur bakoitza bi egunetan ibiliko da ibilgailuan. Olaberriko Zirkuituak jarriko ditu kotxeak, jantziak eta kaskoak.













