Sukia zaldibiarra ariko da Lazkaon, pilota lehiaketan
Afizionatuen III. San Prudentzio pilota txapelketako bigarren finalaurrekoak gaur, 19:00etan, jokatuko dira Lazkaon, plazako frontoian. Bi aldaketa daude, lesioengatik, gazte mailan: Sukia zaldibiarrak jokatuko du Santxezekin bikoan, Gaillurralde-Aizpu...
Afizionatuen III. San Prudentzio pilota txapelketako bigarren finalaurrekoak gaur, 19:00etan, jokatuko dira Lazkaon, plazako frontoian. Bi aldaketa daude, lesioengatik, gazte mailan: Sukia zaldibiarrak jokatuko du Santxezekin bikoan, Gaillurralde-Aizpururen aurka. Sukia Urretabizkaiaren ordez ariko da, eta Gaillurraldek Quina zumarragarraren lekua hartuko du. Helduen partidan, Otaegi azpeitiarrak eta Mintegi lizarratzarrak, Urbieta asteasuarra eta Uzkudun errezildarra izango dizute aurkari.












