Iñaki Lejarretak irabazi du Lazkao txirrindulari proba
Iñaki Lejarreta bizkaitarrak irabazi du San Prudentzio jaietako Elite eta 23 azpikoen 69. Lazkao txirrindulari proba. Lejarreta mendiko bizikletan espezialista da eta Londongo Joko Olinpikoak prestatzen ari da. Lazkaon, errepidean eta taldekiderik gab...
Iñaki Lejarreta bizkaitarrak irabazi du San Prudentzio jaietako Elite eta 23 azpikoen 69. Lazkao txirrindulari proba. Lejarreta mendiko bizikletan espezialista da eta Londongo Joko Olinpikoak prestatzen ari da. Lazkaon, errepidean eta taldekiderik gabe aritu arren, irabaztea lortu du. Bigarren postuan Azysa taldeko Ariel Alejandro Siviro argentinarra heldu da eta hirugarrena talde bereko Mike Terpstra holandarra izan da. 130 txirrindularik parte hartu dute eta Euskalduna sarirako lehena Borja Abasolo izan da.













