Lazkaotarrak euripean ari dira ospatzen Mozorro Eguna
Atzo Lazkaoko San Prudentzio jaiak hasi ziren eta gaur lazkaotarrak Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Adin guztietako jendea mozorrotuta atera da kalera. Goizean Iñaki Lejarreta bizkaitarrak 69. txirrindulari lasterketa irabazi du eta arratsaldean, 18:...
Atzo Lazkaoko San Prudentzio jaiak hasi ziren eta gaur lazkaotarrak Mozorro Eguna ospatzen ari dira. Adin guztietako jendea mozorrotuta atera da kalera. Goizean Iñaki Lejarreta bizkaitarrak 69. txirrindulari lasterketa irabazi du eta arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Jundajo txarangak herriko kaleetan joko du. 20:00etan Kantaka abesbatzak eta Arnedokoak parrokian abestuko dute eta 23:00etatik aurrera Skandalue elektrotxarangak joko du. Bukatzeko, 22:30etik aurrera Keepsake, Limbo Bridge eta Kilauea taldeek kontzertua eskainiko dute plazan.













