Willis Drummond eta Zea Mays Lazkaon ariko dira
Goi mailako musika taldeek kontzertuak egingo dituzte Lazkaon. Plazan eta txosnetan emanaldi indartsuak antolatu dituzte. Bihar, esate baterako, rock taldeak entzuteko aukera izango da, txosnetako estalpean (22:30). Nuevo Catecismo Catolico donostiar b...
Goi mailako musika taldeek kontzertuak egingo dituzte Lazkaon. Plazan eta txosnetan emanaldi indartsuak antolatu dituzte. Bihar, esate baterako, rock taldeak entzuteko aukera izango da, txosnetako estalpean (22:30). Nuevo Catecismo Catolico donostiar beteranoak, Fiachrasek (Aritz Artola lazkaotarrak jotzen du), eta Lapurdiko Willis Drummondek osastuko dute kartela.
Plazan, bestetik, herriko Drindots berbena-taldeak jarriko du musika, urteroko dantzaldian.
Larunbatean beste bi talde jardungo dira (plazan, 22:30). Zea Mays bilbotarrak hamabost urteko ibilbidean ondutako estiloa erakutsiko du. Lau disko argitaratu dituzte, azkenekoa iaz, «melodia, indarra eta emozioak» uztartuta.
Ze Esatek! talde gipuzkoarrak osatuko du etziko kontzertua, erritmo oldartsuekin.












