Bizkaia Gernika izango da Ampo Ordiziaren aurkaria

Bizkaia Gernikak irabazi egin dio Santboianari Baldiri Aleun (14-18), eta horrenbestez Gernikako taldea izango da Ampo Ordiziaren aurkaria Espainiako ligaren finalerdian. Kataluniarrak 3-0 jarri dira aurretik, baina hortik aurrera bizkaitarrak izan dir...

Bizkaia Gernikak irabazi egin dio Santboianari Baldiri Aleun (14-18), eta horrenbestez Gernikako taldea izango da Ampo Ordiziaren aurkaria Espainiako ligaren finalerdian. Kataluniarrak 3-0 jarri dira aurretik, baina hortik aurrera bizkaitarrak izan dira nagusi markagailuan. 6-15ko emaitzarekin bukatuko da lehen zatia.

Bigarrenean erasokor aritu da etxeko taldea, eta partida bukatzeko bost minuturen faltan aurretik jartzeko aukera izan du entsegu bat lortu ondoren, baina hagetara ez dute asmatu Santboianakoek eta 14-15 zen markagailua. Partidaren hondarrean zigor kolpe bat gauzatu dute bizkaitarrek, eta 14-18 irabazi dute.

Finalerdietako partida datorren igandean jokatuko da Altamiran, 12:00etan. Irabazlea Espainiako ligaren finalerako sailkatuko da. Beste finalerdia VRAC Quesos Entrepinaresek eta Getxok jokatuko dute Valladolidek. Bizkaiko taldeak 3-33  irabazi dio La Vilari Alacanten. Ligako hiru euskal taldeak finalerdietan ariko dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa