
Gipuzkoako Zero Zabor taldeek agerraldia eskaini dute Donostiako Hondarreta hondartzan. Gure eskualdean Urretxun eta Zumarragan, Legazpin, Seguran, Ormaiztegin, Legorretan, Ordizian eta Zaldibian sortu dira zero zabor filosofia sustatzen duten taldeak. Talde horietako hainbat ordezkarik parte hartu dute agerraldian.
Bertan, Gipuzkoa «bidegurutze batean» dagoela esan dute: «Erabiltzen ditugun produktuen hondarrek arazo izaten segi behar duten ala aukera batean bihurtzen ditugun dago jokoan». Hondakinak «zabor toxiko» bihurtzeak arazoa ez duela konpontzen azpimarratu dute, erra-uste plantari erreferentzia eginez. «Errausketak ez du zaborra desagerrarazten», azpimarratu dute agerraldian.
Beraien alternatiba «Europatik datorrena» dela esan dute, berrerabilpena eta birziklapena aipatuz. Azkenik, administrazioei «herritarren ongizatearen defentsan ausart izateko» eskatu diete Gipuzkoako Zero Zabor taldeetako kideek.
Bestalde, maiatzaren 11tik 13ra Donostian Europako Zero Zabor mugimenduaren jardunaldiak egingo direla iragarri dute.