Alkartasuna Lizeoak festa kalera eraman du
Beasaingo Alkartasuna Lizeoa ikastetxea gainontzeko herritarrekin batera ospatzen ari da Lizeoko II. Eguna, gaur. Gernika Pasealekuko pilotalekuan eta inguruetan hainbat jarduera antolatu dituzte goizeko lehen ordutik, eta ehunka ume gozatzen ari dira horietan. Pilotalekuan puzgarriak ipini dituzte, baita eskulan eta margotze tailerrak ere. Bestetik, hiru saskibaloi jokaleku atondu dituzte pasealekuaren luzetara, taldeka hamar minutuko partidatxoak jokatzeko. Herri-kirolen esparrua da beste ekimen bat, koskol biltzen, zaku karreran edota sokatiran aritzeko. Lizeoaren festak ez du etenik izango egun osoan. Eguerdian bazkaria egingo dute ikastetxeko gurasoek eta haurrek. 350 bat lagun elkartuko dira. Arratsaldean musikarekin alaituko dute kalea, disko festa iragarrita baitago.
Beasaingo Alkartasuna Lizeoa ikastetxea gainontzeko herritarrekin batera ospatzen ari da Lizeoko II. Eguna, gaur. Gernika Pasealekuko pilotalekuan eta inguruetan hainbat jarduera antolatu dituzte goizeko lehen ordutik, eta ehunka ume gozatzen ari dira horietan. Pilotalekuan puzgarriak ipini dituzte, baita eskulan eta margotze tailerrak ere. Bestetik, hiru saskibaloi jokaleku atondu dituzte pasealekuaren luzetara, taldeka hamar minutuko partidatxoak jokatzeko. Herri-kirolen esparrua da beste ekimen bat, koskol biltzen, zaku karreran edota sokatiran aritzeko.

Beasain, Gernika pasealekuko pilotalekua, Alkartasuna Lizeoaren festa-gune da gaur. Arg.: Aimar Maiz
Lizeoaren festak ez du etenik izango egun osoan. Eguerdian bazkaria egingo dute ikastetxeko gurasoek eta haurrek. 350 bat lagun elkartuko dira. Arratsaldean musikarekin alaituko dute kalea, disko festa iragarrita baitago.













