Beasainek irabazi egin dio Eibarri, eta igoera fasean izatea bere esku dauka
Beasainek 2 eta 1 irabazio dio gaur Eibar B taldeari, Loinatz zelaian (18:00). Goierriko taldeak 2.B mailara igotzeko ‘play-off’-ean sartzeko urrats handia egin du, eta bere esku dauka. Zallak Azpeitiko Garmendipen berdindu besterik ez du egin (0-0) Lagun Onaken aurka, eta horrenbestez 3. Mailako IV. multzoko sailkapenean laugarren jarri da Beasain, sendo, 71 punturekin. Zallak, gaurko puntua batuta, 69 puntu ditu. Lehen zatian jokoan jaun eta jabe izan da Beasain. Baina Eibarrek markagailua husna iristea lortu du atsedenaldira. Berrekindakoan, sustoa iritsi da Loinatzera, bigarren zatia hasi eta berehala aurreratu baitira eibartarrak. Loinatz zelaiko harmailak bete egin dira gaur, klubaren deiari ehunka zaletuk erantzunda. Jarraitzaileek hauspotuta, bost minuturako berdindu du Beasainek, Javi Kintanaren golarekin. Nahia eta ezina gehiago azaleratu dute goierritarrek partidaren bukaerara hurreratu ahala. Erasora lotsarik gabe jo du Beasainek, atzealdea ongi zainduta. Fruitua 37. minutuan iritsi da, Aiertek 2 eta 1ekoa lortu duenean. Ezkerretik ateratako falta jaurtiketa buruz sareratu du. Aldea handitzeko astia ere izan dute etxekoek. 44. minutuan Oier Artolak gutxigatik kanpora bidali du baloia, atezainaren aurrean bakarrik, gainaldetik loratuta. Eibarrek hamar jokalarirekin bukatu du partida. Azkenean, zaletu ugariak gustura, jokalariak ere bai. Epaileak amaierako txistua jo orduko haurrak zelairatu eta 2011-12 denboraldi erregularreko Loinazko azken partida zoriontsu bukatu [...]
Beasainek 2 eta 1 irabazio dio gaur Eibar B taldeari, Loinatz zelaian (18:00). Goierriko taldeak 2.B mailara igotzeko ‘play-off’-ean sartzeko urrats handia egin du, eta bere esku dauka. Zallak Azpeitiko Garmendipen berdindu besterik ez du egin (0-0) Lagun Onaken aurka, eta horrenbestez 3. Mailako IV. multzoko sailkapenean laugarren jarri da Beasain, sendo, 71 punturekin. Zallak, gaurko puntua batuta, 69 puntu ditu.
Lehen zatian jokoan jaun eta jabe izan da Beasain. Baina Eibarrek markagailua husna iristea lortu du atsedenaldira. Berrekindakoan, sustoa iritsi da Loinatzera, bigarren zatia hasi eta berehala aurreratu baitira eibartarrak. Loinatz zelaiko harmailak bete egin dira gaur, klubaren deiari ehunka zaletuk erantzunda. Jarraitzaileek hauspotuta, bost minuturako berdindu du Beasainek, Javi Kintanaren golarekin.
Nahia eta ezina gehiago azaleratu dute goierritarrek partidaren bukaerara hurreratu ahala. Erasora lotsarik gabe jo du Beasainek, atzealdea ongi zainduta. Fruitua 37. minutuan iritsi da, Aiertek 2 eta 1ekoa lortu duenean. Ezkerretik ateratako falta jaurtiketa buruz sareratu du.
Aldea handitzeko astia ere izan dute etxekoek. 44. minutuan Oier Artolak gutxigatik kanpora bidali du baloia, atezainaren aurrean bakarrik, gainaldetik loratuta. Eibarrek hamar jokalarirekin bukatu du partida.
Azkenean, zaletu ugariak gustura, jokalariak ere bai. Epaileak amaierako txistua jo orduko haurrak zelairatu eta 2011-12 denboraldi erregularreko Loinazko azken partida zoriontsu bukatu da.

Jokalariak elkar zoriontzen, Loinazko zelaian, haur mordoa inguruan dutela. Arg.: A. Maiz
Bukaeran, taldearen gola ospatzeko bota duten suziri baten makilak beherakoan zaletu bati buruan jo dio, zauria eraginez. Zelaian zegoen Gurutze Gorriaren anbulantzian artatu dute.
Beasain hamargarren denboraldia osatzera doa Hirugarren Mailan. Azken urteotan ‘play-off’-ean sartzeko zorian ibili ondoren, aurten eroso dauka. Azkeneko aldiz igoera fasea 2006-07 sasoian jokatu zuen, eta lehen kanporaketan Reusek ametsa zapuztu zion.
SAILKAPENA
3. Maila – IV. multzoa
- Laudio, 74 puntu.
- Barakaldo, 73.
- Portugalete, 71.
- Beasain, 71.
- Zalla, 69.
- Gernika, 63.
Hirugarren Mailako 38. eta azken jardunaldia Leioaren aurka du Beasainek, Bizkaian. Zallak Alaves B-ri egin beharko dio, etxean. Portugaletek ere bere zelaian jokatuko du, Santutxuren aurka.














