Eskola txikiak, denak batuta handiago
Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin dute, eta txikiagoek herrigunearen atzeko bideetan ibili dira. Errota pilotalekuaren aurrean jolas guneak prestatu dituzte Itsasondoko herri eskolako gurasoek. Aurpegiak margotzeko txokoa, eskulanak egitekoa, kiroletakoa… Frontoian, berriz, marrazkiak egiten haur asko aritu dira goizean zehar. Lehenagotik eskoletan egindakoak ere eraman dituzte herri bakoitzetik, horman sorta ederra itsatsita guztiek ikus zitzaten. Itasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletakoek bazkaria egin dute, lagunartean. 170 bat lagun bildu dira, frontoiaren erdian luzetara ipinitako mahaietan ogitartekoak jateko. Gabiriarrak bazkalondoan iritsi dira Itsasondora. Pailazoen ikuskizuna, bertsoak (herri bakoitzak bana zituen prestatuta), eta puxika-jokoak izan dituzte. Goierriko eskola txikien festa Olaberrian antolatuko dute 2013an. Itsasondokoen eskutik lekukoa jaso dute. Bestetik, ’25 urte, 25 tontor’ ekimeneko irteerak ere asteburu honetan egingo dituzte Gipuzkoa guztiko eskola txikiek. Gabiriako Balentzategi ikastetxekoak eta Zeraingoak gaur joan dira: gabiriarrek Kalbariota muinoan atera dute argazki testimoniala, zeraindarrek Txoritegin. Olaberrikoak, aldiz, bihar igandea dira joatekoak. Urbaundi edo Irumugata mendira igotzeko asmoa dute.

Itsasondoko Errota pilotalekua, larunbatean, Goierriko eskola txikietako lagunekin. Arg.: Aimar Maiz
Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako.
Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin dute, eta txikiagoek herrigunearen atzeko bideetan ibili dira.
Errota pilotalekuaren aurrean jolas guneak prestatu dituzte Itsasondoko herri eskolako gurasoek. Aurpegiak margotzeko txokoa, eskulanak egitekoa, kiroletakoa… Frontoian, berriz, marrazkiak egiten haur asko aritu dira goizean zehar. Lehenagotik eskoletan egindakoak ere eraman dituzte herri bakoitzetik, horman sorta ederra itsatsita guztiek ikus zitzaten.
Itasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletakoek bazkaria egin dute, lagunartean. 170 bat lagun bildu dira, frontoiaren erdian luzetara ipinitako mahaietan ogitartekoak jateko. Gabiriarrak bazkalondoan iritsi dira Itsasondora. Pailazoen ikuskizuna, bertsoak (herri bakoitzak bana zituen prestatuta), eta puxika-jokoak izan dituzte.
Goierriko eskola txikien festa Olaberrian antolatuko dute 2013an. Itsasondokoen eskutik lekukoa jaso dute.
Bestetik, ’25 urte, 25 tontor’ ekimeneko irteerak ere asteburu honetan egingo dituzte Gipuzkoa guztiko eskola txikiek. Gabiriako Balentzategi ikastetxekoak eta Zeraingoak gaur joan dira: gabiriarrek Kalbariota muinoan atera dute argazki testimoniala, zeraindarrek Txoritegin. Olaberrikoak, aldiz, bihar igandea dira joatekoak. Urbaundi edo Irumugata mendira igotzeko asmoa dute.













