VRAC Quesos sailkatu da ligako finalerako
VRAC Quesos Entrepinares da Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen finalista, Getxo Artea 55-25 mendean hartu ondoren. Valladolideko taldeak erasokor hasi du partida bi entsegu sartuz, eta atsedenaldira 26-10 joan da aurretik. Bigarren zatiaren hasi...
VRAC Quesos Entrepinares da Espainiako Ohorezko Mailako ligaren lehen finalista, Getxo Artea 55-25 mendean hartu ondoren. Valladolideko taldeak erasokor hasi du partida bi entsegu sartuz, eta atsedenaldira 26-10 joan da aurretik. Bigarren zatiaren hasiera parekatuagoa izan da, eta getxoztarrek ez dute partida galdutzat eman, baina partidaren azken minutuetan norgehiagoka erabat puskatu da, eta entsegu sorta bat sartu du Quesosek.
Bihar jokatuko da bigarren finalerdia Altamiran, Ampo Ordiziaren eta Bizkaia Gernikaren artean. Partida horren irabazleak VRAC Quesos Entrepinaresen aurka jokatu beharko du finala maiatzaren 13an. Printzipioz, eta aldaketarik ez bada, Valladolideko Pepe Rojo zelaian jokatuko da finala.













