Garagardo festarako txartelak salgai daude
Olaberrian bihar eta etzi ospatuko den II. Garagardo Festaren barruan dastaketa eta afaria egingo dituzte. Txartelak erosi beharra dago horietara joan ahal izateko, Zezilionean, Tabernan eta Arrietan. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkup...
Olaberrian bihar eta etzi ospatuko den II. Garagardo Festaren barruan dastaketa eta afaria egingo dituzte. Txartelak erosi beharra dago horietara joan ahal izateko, Zezilionean, Tabernan eta Arrietan. Bihar 19:30ean garagardo dastaketa izango da, Arkupe elkartean. Kultur asteko kurtsoan artisau eran ekoitzitako hiru edari probatuko dituzte. Larunbatean 18:00etan zabalduko dute feria, hamar garagardo motarekin. Afaria 21:30ean da (30 euro, bi lagunena). Bildutako dirua 2013ko Gipuzkoako Eskola Txikien festa Olaberrian antolatzeko izango da.