Azokako emakume baserritarrei omenaldia egingo die Kimetzek
Ordiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokanizeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko. Guzti horren berri emateko prentsaurrekoa egin du gaur, Kimetzek Ordiziako D´Elikatuz zentroan. Bertan, Belen Balerdi, taldeko kideetako batek esan duenez, “Kimetzen helburuen artean dago, emakumeek edozein esparrutan egiten duten lana ikustera eman eta balioan jartzea”. Horregatik, proiektu honek Kimetzen helburuekin bete betean bat egiten duela adierazi du. Ikus entzunezkoa egiterako orduan, Farapi Antropologia Aplikatua eta Estiko ekoiztetxeen laguntza izan dute. Nerea Elias, Farapi Antropologia Aplikatuko ikertzaileak ikus entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu. Aurkezpenean esan duenez, “15 minutuko iraupena duen lana egin dugu”. Bertan, azokan lan egiten duten bost emakumeren testigantzak jaso dituzte. “Emakume hauek aukeratzerako orduan, aniztasuna hartu dugu aintzat. Horregatik, adin ezberdinetako emakumeak aukeratu ditugu, jatorri ezberdina dutenak, eta azokan produktu ezberdinak saltzen dituztenak”, azaldu du Eliasek. Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregik, Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkortak, Lizarraga baserriko Itziar Etxeberriak, Aramako Agerre baserriko Maria Rosario Urretabizkaiak, eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondok hartu dute parte ikus [...]
Ordiziako Kimetz emakume taldeak, asteazkenero Ordiziako azokan lanean aritzen diren emakume baserritarren lana ikustarazteko eta horren aitorpena egiteko Gaur 8 azokanizeneko ikus entzunezkoa egin du. Ikus entzunezkoa datorren asteazkenean, hilaren 23an jarriko dute ikusgai azokan beratan. Bide batez, egun hori baliatu nahi dute Ordiziako azokan aritzen diren emakume guztiei omenaldia egiteko.
Guzti horren berri emateko prentsaurrekoa egin du gaur, Kimetzek Ordiziako D´Elikatuz zentroan. Bertan, Belen Balerdi, taldeko kideetako batek esan duenez, “Kimetzen helburuen artean dago, emakumeek edozein esparrutan egiten duten lana ikustera eman eta balioan jartzea”. Horregatik, proiektu honek Kimetzen helburuekin bete betean bat egiten duela adierazi du.
Ikus entzunezkoa egiterako orduan, Farapi Antropologia Aplikatua eta Estiko ekoiztetxeen laguntza izan dute. Nerea Elias, Farapi Antropologia Aplikatuko ikertzaileak ikus entzunezkoaren nondik norakoak azaldu ditu. Aurkezpenean esan duenez, “15 minutuko iraupena duen lana egin dugu”. Bertan, azokan lan egiten duten bost emakumeren testigantzak jaso dituzte. “Emakume hauek aukeratzerako orduan, aniztasuna hartu dugu aintzat. Horregatik, adin ezberdinetako emakumeak aukeratu ditugu, jatorri ezberdina dutenak, eta azokan produktu ezberdinak saltzen dituztenak”, azaldu du Eliasek.
Aramako Aiesta baserriko Miren Jauregik, Idiazabalgo Kalbario baserriko Amaia Alkortak, Lizarraga baserriko Itziar Etxeberriak, Aramako Agerre baserriko Maria Rosario Urretabizkaiak, eta Gabiriko Beheko Etxe baserriko Anttoni Murgiondok hartu dute parte ikus entzunezkoan. Beraien testigantzen bitartez, azokan egiten duten lana bakarrik ez, “bere osotasunean, azokan eta etxean egiten dutena islatzen saiatu gara”, gaineratu du Eliasek.
Datorren asteazkenean ikusiko dute lehenengo aldiz ikus entzunezkoa azokako emakumeek. 9:00etatik 11:00etara etenik gabe egongo da jarrita azokan bertan. Ondoren, 11:00etan omenaldia egingo dute, azokan denbora gehien eta denbora gutxien daramaten emakumeei oroigarri bana emango diete. Era berean, Kimetz emakume taldekoek oparitxo bana emango die emakume guztiei “emakumetik emakumera, egiten duten lana aitortzeko”, aurkezpenean esan dutenez. Omenaldi guztian zehar, txistularien eta dantzarien laguntza izango dute.