CAFeko garbitzaileek manifestazioa egin dute, konponbidea eskatzeko
Pasa den ostegunean bete zuen hilabetea CAFeko garbitzaileen grebak, baina hilabeteak daramatzate protestan. Negoziazioa luze zihoan, eta aurrera pauso batzuk egon baziren ere, aurtengo otsailean onartutako lan erreformak dena zaildu zuen, eta One-k, ...
Pasa den ostegunean bete zuen hilabetea CAFeko garbitzaileen grebak, baina hilabeteak daramatzate protestan. Negoziazioa luze zihoan, eta aurrera pauso batzuk egon baziren ere, aurtengo otsailean onartutako lan erreformak dena zaildu zuen, eta One-k, CAFek azpikontratatuta zuen enpresak, «negoziazio mahaia hautsi» zuela salatu dute langileek. CAF enpresari ere bere jarrera egotzi diote, «lehen egunetik gure greba oztopatzen eta boikoteatzen» aritu delakoan. Hori guztia ikusita, ELA eta LAB sindikatuek deituta, manifestazioa egin dute gaur, Beasaingo kaleetan, CAFeko garbitzaileak greban, CAF errudun. Soluzioa! lemapean. Tren geltokitik abiatu eta CAF enpresak Ezkiaga auzoan duen sarreraraino. Berrehun lagun inguruk parte hartu dute protesta horretan.
…..