Escudero musikagilea oroituko dute bihar Ataunen, jaiotzaren mendeurrenan
Francisco Escudero musika maisua jaio zeneko mendeurrenean, Donostiako Kontserbatorioko ikasleek kontzertua egingo dute, bihar, Ataunen. San Martin parrokian izango da saioa, 18:30ean. Alain Sancho zuzendaria buru dutela, Sinfonia Mitica joko dute. Esc...
Francisco Escudero musika maisua jaio zeneko mendeurrenean, Donostiako Kontserbatorioko ikasleek kontzertua egingo dute, bihar, Ataunen. San Martin parrokian izango da saioa, 18:30ean. Alain Sancho zuzendaria buru dutela, Sinfonia Mitica joko dute. Escuderok, hain zuzen, Joxemiel Barandiaran etnografo ataundarraren omenez sortu zuen sinfonia hori. Musikariekin batera, euskal mitologiako hainbat pertsonaia laguntzaile izango dira ikuskizunean, Torto, Marimunduko eta Mateo Txistu. Kontalari Maximo Aierbe jardungo da.