Eskola-umeen pilota txapelketako hirugarren jardunaldia Idiazabalen jokatuko da, bihar
Pilotaren harrobia lantzeko, seigarren urtez Goierri Beheko Eskola-umeen Pilota Txapelketa antolatu eta abiarazi du Lazkaoko Lapke elkarteak, bailarako zortzi udalen laguntzarekin. Eskola kirola bukatu, eta ikasturtea agortu arte jarraipena izateko bal...
Pilotaren harrobia lantzeko, seigarren urtez Goierri Beheko Eskola-umeen Pilota Txapelketa antolatu eta abiarazi du Lazkaoko Lapke elkarteak, bailarako zortzi udalen laguntzarekin. Eskola kirola bukatu, eta ikasturtea agortu arte jarraipena izateko balioko die pilotari gaztetxoei. Denera 75 neska-mutiko dabiltza, zortzi udalerri ordezkatuz, eta hiruna laguneko 25 talde osatuta.
Orain bi aste Ataun San Martinen hasi eta Ordizian jarraitu ondoren, bihar Idiazabalgo Igarondon jokatuko da hirugarren jardunaldia, 15:30etik aurrera. 11 neurketa dira aldiro, eta haurren mailetako tanto-sistemak erabiltzen dituzte.
Segurako Baratzen (maiatzak 26), Zaldibiako Restin (ekainak 2) eta Zegaman (9an) segiko du txapelketak. Finalaurrekoak Beasainen dira (16an), eta finalak Lazkaon, plazan, San Joan bezperan.
Bederatzi urtetik 11ra bitarteko neska-mutikoentzat zuzendutako txapelketa da, 2001ean, 2002an eta 2003an jaiotakoentzat. Lehendabizi liga eran jokatuko dute denek, adin-maila bakoitzean bi multzotan bereizita. 2003ko benjaminetan —multzo bakarra dago, sei talderekin— aurreneko laurak igaroko dira finalerdietara. 2002ko umeetan eta 2001eko kimuetan, multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek joko dute aurrera.