Kantuzaleei astelehenero biltzeko deia Beti Gaztek
Beti Gazte jubilatu elkarteak urtearen hasieran sortu zuen kantuzale taldeak astelehenero egiten ditu saioak, kultur etxe zaharrean, 18:30etik aurrera. Ekimena herrira zabaltzeko asmoan, abesteko gogoa duten zaldibiar guztiei egin diete joateko gonbita...
Beti Gazte jubilatu elkarteak urtearen hasieran sortu zuen kantuzale taldeak astelehenero egiten ditu saioak, kultur etxe zaharrean, 18:30etik aurrera. Ekimena herrira zabaltzeko asmoan, abesteko gogoa duten zaldibiar guztiei egin diete joateko gonbita. Lagun arteko kantuzale kuadrilla kalera ere irtengo da noizean behin.