Legazpik herri barruko autobus zerbitzua izango du irailetik aurrera
Ezohiko osoko bilkura deitu du gaur Legazpiko udal gobernuak. Bi puntuz osatutako gai zerrenda eraman du bilkurara: Urola Garaiko eta Urola Erdiko industrialdeak batzeko Eusko Jaurlaritzak egindako proposamena ez onartzea lehenengoa, eta Legazpin herri barruko zerbitzua emango duen autobusa jartzeko pleguei onarpena ematea, bigarrena. Bi puntuak onartu dira, azkeneko honek alderdien artean eztabaida sortu duen arren. Herri barruko autobusa irailerako Legazpin, 2008an onartutako mugikortasun plan orokorrari jarraituz, herri barruko autobus zerbitzua jartzeko pleguei hasierako onespena ematea erabaki du gaur udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. Kepa Urtzelai alkateak esan duenez, “guztiz beharrezkoa ikusten dugun zerbitzua da hau, eta horregatik guretzako lehentasunezko gaia da”. Legazpiko goiko auzoetako bizilagunei eta Brinkola eta Telleriarte auzoetan bizi direnak herrigunera gerturatzeko zerbitzua izango dela adierazi du, baina “legazpiar guztiek erabiliko duten zerbitzua” izango dela gaineratu du. Alkateak argitu duenez, “Legazpiko goiko auzoetan 800dik gora dira 60 urte baino gehiago dituzten bizilagunak, horietako asko mugikortasun arazoekin”. Hori da, hein handi batean, autobusa jartzeko arrazoi nagusietako bat. Oposizioko alderdiek, baina, ez dute proposamenaren inguruko iritzi bera: EAJk kontra bozkatu du eta PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin diraa. Jabier Iraetak hitz egin du EAJren izenean. Bere hitzetan “arduragabekeria” bat da une honetan zerbitzu hau martxan jartzea. Esan duenez, “bizi dugun [...]
Herri barruko autobusa irailerako
Legazpin, 2008an onartutako mugikortasun plan orokorrari jarraituz, herri barruko autobus zerbitzua jartzeko pleguei hasierako onespena ematea erabaki du gaur udalbatzak, Bilduren aldeko botoekin. Kepa Urtzelai alkateak esan duenez, “guztiz beharrezkoa ikusten dugun zerbitzua da hau, eta horregatik guretzako lehentasunezko gaia da”. Legazpiko goiko auzoetako bizilagunei eta Brinkola eta Telleriarte auzoetan bizi direnak herrigunera gerturatzeko zerbitzua izango dela adierazi du, baina “legazpiar guztiek erabiliko duten zerbitzua” izango dela gaineratu du. Alkateak argitu duenez, “Legazpiko goiko auzoetan 800dik gora dira 60 urte baino gehiago dituzten bizilagunak, horietako asko mugikortasun arazoekin”. Hori da, hein handi batean, autobusa jartzeko arrazoi nagusietako bat.
Oposizioko alderdiek, baina, ez dute proposamenaren inguruko iritzi bera: EAJk kontra bozkatu du eta PSE-EE eta Hamaikabat abstenitu egin diraa. Jabier Iraetak hitz egin du EAJren izenean. Bere hitzetan “arduragabekeria” bat da une honetan zerbitzu hau martxan jartzea. Esan duenez, “bizi dugun garai ekonomikoa zein den aintzat hartuta, ez dugu zerbitzu hau ezartzeko justifikaziorik ikusten”. Aipatu duenez, zerbitzua “garestiegia da” Legazpiko udalarentzat, urteko “85.000 euroko gastua suposatuko baitu, eta 10 urterako konpromisoa eskatzen baitu”, gehitu du.
Roberto Alonso PSE-EEko zinegotzia bat etorri da Iraetaren adierazpenekin, eta zerbitzua jartzea “begi onez” ikusten duten arren, egoera ekonomikoa “zaila” dela argudiatu du. Era berean, legealdia amaitzeko oraindik, hiru urte geratzen direla gogorarazi du, oraindik, proiektua martxan jartzeko “nahikoa denbora” badagoela esan eta gero. Amaitzeko, proiektua “ontzat” ematen dutela berretsi du, baina pleguak onartzeko prozedura ez dutela gustuko aitortu du.
H1!eko Arantxa Arizmendik aldiz, beraien alderdia abstenitu egingo dela jakinarazi du, aurreko bien adierazpenekin bat eginez.
Industriaguneen bateratzea
Ezohiko udal batzarrean aurkeztu den beste gaietako bat izan da, Eusko Jaurlaritzak Urola Garaiko eta Urola Erdiko industriaguneak batzeko egindako proposamena. Alderdi guztiak, bat etorri dira fusioa ez onartzea erabakitzerako orduan. Bilduk, EAJk eta H1!ek ez onartzearen aldeko botoa eman dute, PSE-EE, aldiz, abstenitu egin da.