Museoen Egunaren atarian, Diputazioak 3.000.000euro banatu ditu Gipuzkoako museo ezberdinen artean
Diputazioak 3.000.000 euro banatu ditu Gipuzkoako museo ezberdinen artean. 872.712 euro Diputazioaren museoentzat bideratu dira: Zumalakarregi, igartubeiti, Untzi Museoa, Aguregi et Ondartzo museoen artean, alegia. 1.834.288 euro banatuko dira Ekainber...
Diputazioak 3.000.000 euro banatu ditu Gipuzkoako museo ezberdinen artean. 872.712 euro Diputazioaren museoentzat bideratu dira: Zumalakarregi, igartubeiti, Untzi Museoa, Aguregi et Ondartzo museoen artean, alegia. 1.834.288 euro banatuko dira Ekainberri, Cristoal Balenciaga, San Telmo eta Photomuseumen artean, eta beste 293.000 euro bideratu ditu gainerako museoentzako.
Museoen Eguna dela eta, Goierriko zenbait museotan ekintza bereziak prestatu dituzte astebururako. Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan gaur arratsaldean haurrak Gymkhana jokoan ari dira jolasten eta Igartubeititik bihar goizeko 10:00etan ibilaldia hasiko dute Kizkitzako ermitara. Bertan ermitaren historia kontatuko dute, eta hamaiketakotxo bat ere egingo da 4km-ko ibilbide horretan.
Goierriko museo gehienetan gainera, sarrera dohainik izango da asteburuan zehar.