Paul Healyk ere ez du Ampo Ordiziako jarraituko
Tom Parker eta Kesomi Lolotonga jokalariek Ampo Ordizian ez zutela jarraituko atzo zabaldu bazen, gaur arratsaldeko kontua da Paul Healy kirol zuzendariak ere ez duela taldean segituko. Erabakia klubaren zuzendaritzak hartu du, entrenatzaile taldearen eta jokalarien ordezkariekin adostu eta gero. Zuzendaritzak kaleratu duen oharrak dioenez, hartutako erabakia “ez da erreza izan inorentzat”, baina Paul Healyren aurtengo denboraldirako zituen betebeharrak aztertu ondoren hartu du klubak erabakia. “Kirol eta formazio arloa lantzea azaltzen ziren kontratuan, eta zoritxarrez ez dira bete helburu horiek”. Oharraren arabera, aurtengo lorpenak aurretik egindako lanaren ondorio izan dira. Zuzendaritzak aurreratu du egun gutxi barru jakinaraziko dutela zeinek beteko duen Healyren lekua, eta ez duela gai honi buruzko iritzi gehiago kaleratuko.
Tom Parker eta Kesomi Lolotonga jokalariek Ampo Ordizian ez zutela jarraituko atzo zabaldu bazen, gaur arratsaldeko kontua da Paul Healy kirol zuzendariak ere ez duela taldean segituko. Erabakia klubaren zuzendaritzak hartu du, entrenatzaile taldearen eta jokalarien ordezkariekin adostu eta gero.
Zuzendaritzak kaleratu duen oharrak dioenez, hartutako erabakia “ez da erreza izan inorentzat”, baina Paul Healyren aurtengo denboraldirako zituen betebeharrak aztertu ondoren hartu du klubak erabakia. “Kirol eta formazio arloa lantzea azaltzen ziren kontratuan, eta zoritxarrez ez dira bete helburu horiek”. Oharraren arabera, aurtengo lorpenak aurretik egindako lanaren ondorio izan dira.
Zuzendaritzak aurreratu du egun gutxi barru jakinaraziko dutela zeinek beteko duen Healyren lekua, eta ez duela gai honi buruzko iritzi gehiago kaleratuko.