484 korrikalari ari dira parte hartzen Zegama-Aizkorrin
Euria, hotza eta elur maluten artean ari dira korrika XI. Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Azkenean, 484 korrikalari abiatu dira Zegamatik, goizeko 09:00etan. Killiam Jornet eta Luis Alberto Hernando, elkarrekin doaz lasterketaren buruan. Arazko gailurrean, atzetik datozenei,minutu eta erdiko aldea atera diote. Emakumezkoetan Oihana Kortazar doa lehenengo.
16-18 urte bitartekoentza antolatu den Junior Trial lasterke, 10:30ean abiatu da. 35 gazte ari dira parte hartzen.













