Dantza topa Ijittuen eskutik
Itsasondoko Ijittu dantza taldeak Elkartopadantza topaketa egin du zuen larunbatean, eta Legorretako eta Olaberriako dantzariak gonbidatu zituzten; Zaldibiakoak joatekoak ziren arren, azkenean ez zuten egitasmoan parte hartu. Itsasondoko plazan hiru dantza taldeetako dantzariek emanaldia eskaini zuten. Hiru urte dira Itsasondon dantza taldea sortu zutela. Aurtengo Aste Santuko oporren ondoren izena jarri zioten: Ijittuak. Maite Riaño taldearen bultzatzailea da, berak dioenez Elkartopadantza egitasmoaren helburua «beste talde batzuetako dantzariak ezagutzea eta gure dantzariak motibatzea» izan da. Bide batez, «euskal kultura ezagutaraztea». Antolatzaileak «pozik» daude Elkartopadantzan sortutako giroarekin: «Larunbatean kidetasuna eta laguntasuna nagusi izan ziren». Horren isla da, hiru taldeetako kideek agurra eta ikurrin dantza elkarrekin dantzatu izana. Itsasondoko plazan egindako dantza topaketako beste une gogoangarria Olaberriko dantzariek eskaini zuten. Gurasoek beren haur txikiekin batera egin zuten dantza, eta «hunkigarria» izan zen: «Gurasoon parte hartzea modu askotarikoa izan daitekeela agerian gelditu zen». Talde irekia Egun, 3 eta 12 urte arteko hamabi haurrek osatzen dute Itsasondoko Ijittu dantza taldea. Talde irekia da, hala ere. Datorren ikasturtean gehiago izango direla esan du Riañok: «Dagoeneko haur gehiagok izena emanda daukate». Ez dute, bestalde, adin tartea zabaltzea baztertzen. Larunbateko topaketarekin dantzariak motibatzeaz gain, ikasturtean zehar egindako lana herriari erakutsi nahi zioten. Ijittu taldekoak «herrigintzan» ari dira; bide [...]

Itsasondoko, Legorretako eta Olaberriako dantzariak elkartu ziren Itsasondoko plazan, Elkartopadantzan.
Hiru urte dira Itsasondon dantza taldea sortu zutela. Aurtengo Aste Santuko oporren ondoren izena jarri zioten: Ijittuak. Maite Riaño taldearen bultzatzailea da, berak dioenez Elkartopadantza egitasmoaren helburua «beste talde batzuetako dantzariak ezagutzea eta gure dantzariak motibatzea» izan da. Bide batez, «euskal kultura ezagutaraztea».
Antolatzaileak «pozik» daude Elkartopadantzan sortutako giroarekin: «Larunbatean kidetasuna eta laguntasuna nagusi izan ziren». Horren isla da, hiru taldeetako kideek agurra eta ikurrin dantza elkarrekin dantzatu izana.
Itsasondoko plazan egindako dantza topaketako beste une gogoangarria Olaberriko dantzariek eskaini zuten. Gurasoek beren haur txikiekin batera egin zuten dantza, eta «hunkigarria» izan zen: «Gurasoon parte hartzea modu askotarikoa izan daitekeela agerian gelditu zen».
Talde irekia
Egun, 3 eta 12 urte arteko hamabi haurrek osatzen dute Itsasondoko Ijittu dantza taldea. Talde irekia da, hala ere. Datorren ikasturtean gehiago izango direla esan du Riañok: «Dagoeneko haur gehiagok izena emanda daukate». Ez dute, bestalde, adin tartea zabaltzea baztertzen.
Larunbateko topaketarekin dantzariak motibatzeaz gain, ikasturtean zehar egindako lana herriari erakutsi nahi zioten. Ijittu taldekoak «herrigintzan» ari dira; bide horretan, hainbat jardueratan parte hartzeko asmoa daukate. Esate baterako, Itsasondoko festetan, irailean, dantza egingo dutela iragarri du Riañok, eta dagoeneko datak zehatz-mehatz dakizki.
Allur dantza taldeko bi irakaslek eskolak ematen dizkiete Itsasondoko Ijittu taldeko haurrei. «Maila handiko dantzariak dira eta pozik gaude sortu duten dinamikarekin», dio Riañok. Aitzitik, ez dira irakasle lanak egiteko prest dauden bakarrak: «Gauza ederra da taldeko haur nagusienek txikiagoei nola erakusten dieten ikustea».
Ijittu taldea Itsasondoko gurasoen ekimenez sortutakoa da. «Dantzari garrantzia eman genion gure umeek zein ekintzetan parte hartzea nahi dugun aukeratzerakoan», azaldu du. Dantza eta euskal kultura «estuki lotuta» daude eta, dioenez, hori guztia «Itsasondoko herriari begira» gauzatzen ari dira.













