2012/5

Ion Muñoa: «Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da»

Lehen aldia al duzu Zegama-Aizkorrin? Parte hartzen bai, lehenengoa izango da. Orain arte antolakuntza lanetan aritu naiz, lehen urtetik. Nolatan erabaki duzu parte hartzea? Kirola betidanik gustatu izan zait eta mendia ere gertutik ezagututakoa naiz. Orain arte ez naiz inoiz animatu, eta badakit gogorra izango dela. Hala ere, ibilbidea eta mundu hau nahiko ondo ezagutzen ditut. Ondo prestatu beharrekoa da, denbora asko eskaini behar diozu. Helbururik jarri al diozu zure buruari? Helburua ez dut denboratan jarri: gozatzea dut helburu. Kirola hobby bat da niretzako, osasuntsu mantentzeko modu bat. Lagunartean ibiltzen gara, eta mendian eta naturan bada, hobeto. Etxetik gertu izanda, oraindik gehiago. Helburua miseria handirik pasatu gabe bukatzea da, eta lagunekin bazkaltzera lasai joateko moduan izatea. Berezia al da lasterketa hau? Gauza dexente ditu bereziak. Batzuk aipatzearren, batetik jendea dago. Ikusleak orokorrean. Lasterketa gehienetan baina ikusle gehiago egoten da hemen. Beste ezaugarri berezi bat da, hemen, inguruetan, tankera honetako lehenengoetariko lasterketa izan zela, eta erreferente bat da. Egun dozenaka daude, baina hau, pertsona batzuek eta herri guztiak egindako lanari esker da posible egun den bezalakoa izatea. Hirugarren ezaugarri bat, Aizkorriko ibilbidea da. Gogorra da, baina polita. Lasterketa gutxik eskaini dezaketen ibilbidea du. Nola ikusten duzu igandeko lasterketa? Maratoien bat egina [...]

Goierriko Hitza

Lazkao Txiki musika eskolan matrikula garaia ireki dute, ikasle izango diren berrientzat

Lazkao Txiki Musika Eskolak musika-hizkuntza eta tresnen eskaintza akademikoa ugaritu egin du, eta 2012-13 ikasturtean helduentzat ere solfeo klaseak emango ditu. Berritasunen artean, metal instrumentuen ikasketak txertatuko ditu, denera 16 tresna ikasteko modua ipiniz. Matrikulazio epea zabalik dute, bai Lazkaon, bai Ataunen eta Itsasondon ere, horietan ere Lazkaotxiki eskolak ematen duelako zerbitzua. Gaur egun ikasle direnek maiatzaren 2tik 14ra izan dute apuntatzeko aukera; berrientzako matrikulazioa atzo hasi zen, maiatzaren 28ra arte. Eskaintza berrian hiru tresna gehiago ikasi ahalko dira: tronpeta, tronboia eta bonbardinoa. Eskolak musika banda dauka, duela sei urte ekindako bide akademikoaren fruitu. «Metal tresnak ematea falta zitzaigun. Orain arte Lazkaoko Jundajo txarangakoek edo irakasleek jo izan dute bandan, baina gure nahia da bertako ikasleak aritzea. Ea posible den gutxieneko ikasle kopurua bildu eta irakaslea jartzea. Jendea animatu nahi dugu metal tresnekin ere has dadin», dio eskolako zuzendari Nerea Barandiaranek. Bestela, hizkuntza musikal edo solfeo arloan hiru multzotan has daitezke ikasle berriak: 4-12 urte artekoan, 12-18koan, edo hortik gorako larrien taldean, helduen korukoak barne. Denera hamasei musika-tresna dituzte, tartean kantua. Taldeak ere badira, ikasleentzat «oso motibagarria» den ekimena: trikitilariena, konboa, banda, biolin, gitarra, klarinete edota helduen abesbatzarena, esate baterako. Helduen abesbatza Azken talde horretakoek iaz osatu zuten Lazkaotxiki abesbatza. [...]

Aimar Maiz

Elkarbidean programan izena emateko epea irekita

Gutxitasun fisiko edo psikikoren bat dutenei oporretako irteerak eta egonaldiak eskaintzen dizkien Elkarbidean programan izena emateko epea zabaldu dute. Programa horren helburua, ezintasunen bat duten 16 urtetik gorako pertsonei oporrak pasatzeko auke...

Beasaingo Hitza

Goierriko lau segalari Alemanian lehiatuko dira, taldekako jaialdian

Almitza segalari elkarteko 11 segalarik Salbitz hirian (Alemania) asteburu honetan jokatuko den sega jaialdi-lehiaketa batean parte hartuko dute. Ostegunean hasiko da jaialdia Saxoniako herri horretan, aurkezpen ekitaldiarekin, eta igandean bukatu. Ost...

Aimar Maiz

Kadeteen II. Ataun Aia saria larunbatean da

Agauntza kirol elkarteak antolatutako II. Ataun Aia txirrindularitza saria larunbatean jokatuko da, 16:00etatik aurrera. Kadete mailako txirrindularientzako proba da. Iaz egin zuten lehenbiziko aldiz. Kirolariek 48,5 kilometroko ibilbidea egin beharko ...

Aimar Maiz

Pello Joxe Aranburuk azken ikerketa lanak aurkeztuko ditu bihar Lazkaon

Pello Joxe Aranburu historialari eta ikertzaile alkizarrak azken aldian egin dituen ikerketa lanak aurkeztuko ditu, gaur, Lazkaon. Maizpide euskaltegian luzaro irakasle izana da, eta Goierriko herri batzuetan apaiz egona. Lazkaoko Gerriko Txokoan 18:30...

Aimar Maiz

Zegama-Aizkorri maratoia gertutik jarraitzeko aukera Goierriko Hitzan

Igandean, maiatzak 20, Zegama-Aizkorri mendi maratoia egingo da. XI. edizioa izango da aurtengoa, eta Goierriko Hitzak leku berezia egingo die egunotan maratoiaren inguruko albisteei. Korrikalari goierritarrei eginiko elkarrizketak argitaratuko ditu, ...

Goierriko Hitza

Fiachrasek eta beste bi taldek joko dute bihar gaztetxean

Hiru taldek kontzertua egingo dute bihar gauean Ordiziako Gaztetxean, 22:30ean hasita. Punk-folk musika egiten duen Fiachras taldea izango da kartelburua. Lazkaon sustraiak dituen taldeak orain gutxi Bonberenea Ekintzak zigilupean kaleratu duen Hitzer...

Ordiziako Hitza

Emakume batek jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute

Joan den astelehenean emakumezko batek bere bikotekide ohiaren eskutik jasandako erasoa salatzeko bilkura deitu dute datorren astelehenerako, hilak 14. Kimetz emakume elkarteak, udalak eta berdintasun batzordeak egin dute deialdia. Plaza Nagusian izang...

Ordiziako Hitza

Juan Mari Urdangarin hil da

Gasteizen zendu zen atzo, 79 urte zituela; Zumarragan jaio zen, eta ingeniaritza ikasketak egiteko atera zen sorlekutik

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Futbol txapelketaren lau partida jokatuko dira igandean

Ordiziako Kuadrilla arteko 33. txapelketaren beste lau partida jokatuko dira igandean, hilak 13, Altamira estadioaren ondo anexo zelaian. Hauexek dira partidak: Embiel-Tzulo (13:30); Meridiano 0 -KM 39 (15:00); Per la Forza-Downtown (16:30); eta Ferro-...

Ordiziako Hitza

Arama-Altzagarate bidean hobekuntzak egingo ditu Aldundiak, bost lekutan

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako departamentuak Aramatik Altzagaratera doan Gi-3871 errepidean berrikuntzak egiteko proiektua onartu du, egitasmoari aurkeztu zitzaizkion bi helegiteak ezetsi ondoren. Bidea zabaldu egingo dute bost lekutan, eta segurtasun baldintzak hobetuko dituzte. Bestetik, errepide zati baten behealdean jausitako luiziaren gunea sendotuko dute. Proiektua iazko maiatzaren 10ean hasi zen tramitatzen aldundia. Informazio aldian bi helegite aurkeztu zizkioten partikularrek, eta horiek aintzat ez hartzea erabaki ondoren, Diputatuen Kontseiluak martxoaren 27ko bileran onartu zuen behin betiko obra, baita berori egiteko beharko diren ondasunen zerrenda ere. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak maiatzaren 2an argitaratu zituen egitasmoaren xehetasunak eta hartuko dituen lur desjabetzeen zenbatekoak nahiz eskubideak. Aramako herrigunearen irteeratik Altzagako auzo den Altzagarate gainera bitartean bost bide zatitan egingo dituzte obrak, Gi-3871 errepidearen 0,2 kilometro puntutik 4,4ra. Proiektuan bost zati hobetzea aurreikusten da, egungo errepidearen zabalera handituz. Lanak egingo dituzten zati guztietan gehienez sei metro zabaleko plataforma geratuko da. Ikuspen-distantzia hobetuko dute, bihurgune itxietan trazatua leunduta. Bestetik, Aramatik Altzagara bitartean luizia etorri zen gunean dagoeneko harrizko lubeta eraikitzen ari dira foru langileak, 1,45 eta 1,6 kilometro puntuen artean. Arama-Altzagarate errepidea hobetzeko proiektuak 1.156.523,82 euroko aurrekontua dauka. Lanak egiteko, berriz, «bost hilabete inguruko» epea mugatu du aldundiak. Itsasondo-Ordizia bidegorria Foru Aldundiak, bestetik, Itsasondo eta [...]

Aimar Maiz

Lazkaoko Udala herritarrekin auzoka bilerak egiten hasiko da

Lazkaoko Udalak hurrengo hiru asteetan bilera bana egingo ditu herritarrekin, auzuneka banatuta. Lazkaotarren «kezkak, kexak, iradokizunak eta iritziak» entzutea da ekimenaren norabide bat, eta horien «beharrei erantzutea» beste bat. Aurten herrita...

Aimar Maiz

Hamaika dantza taldek parte hartuko dute igandeko Dantzari Txiki Egunean

Aurtzaka dantza taldeak, Beasaingo Dantzari Txiki Eguna antolatu du iganderako. Aurtzakako dantzariez gain, beste hamar taldek parte hartuko dute; tartean Gabiria, Legorreta, Ordizia, Zaldibia, Urretxu, Lazkao eta Idiazabalgoak ere izango dira. Egun osoko egitaraua antolatu dute. 10:45ean, dantzari guztiak Dolarea parkean elkartuko dira. 11:30ean, kalejira eta dantzak egingo dituzte herrian barrena. 13:15ean, Loinazko San Martin plazan bilduko dira talde guztietako dantzariak, saioa egiteko. Bazkalondoan jarraituko du festak. 16:30etik aurrera, dantzaldia izango baita Gernika pasealekuko frontoian, Modestorekin. Dantzazale guztiei egin diete bertan parte hartzeko deia.

Beasaingo Hitza

Eitzagako jaietan herri kirol desafioa egingo dute

Aizkora desafioarekin amaituko dute herri kirol saioa; Xabier Zaldua eta Joxe Ugarteburu neurtuko dira etzi eguerdian

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatuko dute Gabirian

100 lagunetik gora bilduko dira elkarrekin egunpasa eder bat eginez igandean Pasiotarren komentuak 100 urte betetzen dituela ospatzeko.Goizeko 10:30ean elkartuko dira ikastetxe ondoan dagoen Lourdesko Amaren GRUTAn. 12:00etan luntxa egingo dute Gabiria...

Goierri Mendebaldeko Hitza

2012n ia milioi bat euroko aurrekontua izango du Urola Garaiko Mankomunitateak

Urola Garaiko Mankomunitateak 977.948 euroko aurrekontua onartu du 2012 jardunaldirako. Hiru dira, aurtengo ikasturtean Mankomunitatetik bultzatuko dituzten eskualde mailako proiektu nagusienak, hezkuntza alorrekoa bat, berdintasuna sustatzekoa bestea, eta eskualdeko zerbitzu publikoen erabilera optimizatzekoa, azkena. Atzo arratsaldean bildu zen Urola Garaiko Mankomunitateko exekutiba, eta hau osatzen duten lau udalerrietako zinegotzi gehienak Legazpiko udaletxean. Bost puntuko gai zerrenda aurkeztu zuten bildutakoen artean. Punturik garrantzitsuena, 2012ko aurrekontuari onarpena ematekoa zen. Aurreikusitako sarrerak Oihane Zabaleta Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakariak izan zuen aurrekontuen nondik norakoak azaltzeko ardura. Sarreren eta gastuen arteko «aurrekontu orekatu bat» osatu dutela azaldu zuen. Guztira, 977.948 euro suposatuko dituena. Diru sarrerei dagokienez, mankomunitatearen iturri nagusienak zeintzuk diren argitu zuen hasteko: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta udalak. Jaurlaritzak eta aldundiak mankomunitateari emango dizkioten diru laguntzen artean, garatuko den berdintasun planari zuzendutakoak nabarmendu zituen. «Emakundetik %43ko eta aldunditik %27ko igoera izango dugu aurten», argitu zuen. Udalek, mankomunitateari egiten dioten ekarpena, aldiz, %8 jaitsiko da. Guztira, 649.000 euro. Udaletxe bakoitzak eman beharrekoa biztanle kopuruaren araberakoa izango da. Gastuen atalari erreparatuta, berriz, aurten aurrera eramango diren hiru proiektu nabarmendu zituen, batez ere. Ikasturte honetan garatu nahi den berdintasun plana da aipatu zuen lehenengoa. «Mankomunitateak 38.000 euro bideratuko ditu honetara», esan zuen, «eta beste 49.000 [...]

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa