2012/5

‘Gazta zati bat’ dokumentala bihar Herri Antzokian

Jon Maiak zuzendu eta Nazioen Munduak herri ekimenak ekoitzitako Gazta zati bat dokumentala emango dute bihar, hilak 25, Ordiziako Herri Antzokian, 22:15ean. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian estreinatu zuten dokumentala, eta Goierrin Idiazabalen soilik ikusi ahal izan da orain arte. Bestalde, Nazioen Munduak berak ekainaren 9rako antolatu duen Gure esku dago! jaialdian egingo den flashmob erraldoirako bi entsegu egingo dituzte Ordizian. Lehen entsegua etzi, larunbata, izango da Majori kiroldegian, 11:30ean, eta bigarrena ekainaren 2an izango da, ordu eta leku berean.  

Ordiziako Hitza

Udalekuen “eskaintzari eutsi” egingo diote aurten ere, prezioak mantendu arren

Beasaingo Udalak zabaldu du dagoeneko 2012ko udalekuen eskaintza. Kirola, musika eta aisialdia oinarri hartuta, adin ezberdinetako umeentzako zazpi talde antolatu dituzte. Iazko prezio berak mantendu badituzte ere, eskaintzari eta zerbitzuei eutsi egin nahi izan diote, umeei uda garairako aisialdiko ahalik eta aukera zabalena eskaintzeko asmoz. Iaz 550 haur inguruk parte hartu zuten udako ekintza horietan. Koldo Agirre alkateak azaldu duenez, «umeek ekainean ikasturtea bukatzen dutela ikusita, zerbait berezia egiteko aukera» eman nahi diete bi hilabete horietan zehar. Hala, «eskaintza oparoa» osatu dutela uste dute; bi txandatan banatuko dituzte udalekuak, bata ekainaren 25etik uztailaren 6ra, eta bestea uztailaren 9tik 20ra bitartean. Udalekuak, 4 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei daude zuzenduta. Eskaintzarik zabalena, kirol arlokoa izango da aurten ere. Jon Alkaiaga kirolaren udal fundazioko ordezkariak azaldu duenez, «aurten 20 urte betetzen ditu kirol udalekuen eskaintzak». Iaz zerbitzuak zabaldu egin zituzten, eta emaitza «oso ona» izan dela dio; guztira, 511 umek parte hartu zuten kirol arloko ekintzetan. Aurten, prezioak mantendu badituzte ere, «eskaintza horri eutsi» egin nahi izan diote. Kirol udalekuen helburu nagusia, «kirol heziketa aberastea, eta horrekin batera, ikasleen heziketa orokorra bultzatzea» dela azaldu du Alkaiagak. Horrekin batera, ordea, «giro alaia eta afektibitatea eta ariketa fisikoa» bultzatu nahi dituzte, beti ere, kirola lagun giroan, elkartasunean [...]

Beasaingo Hitza

Iparragirre institutuko hiru ikaslek Azkue lehiaketan lau sari eskuratu dituzte

11 eta 18 urte arteko gazteen artean literatura sustatzeko lehiaketa da; prosa eta poesia lanak aurkeztu dituzte bertan

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mariaratzeko etxebizitzen zozketa, ekainaren 7an

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, ekainaren 7an zozkatuko dituzte Mariaratzeko etxebizitzak. Guztira 38 etxebizitza dira, babestutako alokairukoak. Zozketan parte hartzeko, Etxebiden izena emanda egon behar da.

Beasaingo Hitza

Igandean goi tentsioko linearen aurkako mendi martxa egingo dute

Goi tenstsioko linearen kontrako Goierriko plataformak, autopista elektrikoaren kontrako ibilaldia antolatu du iganderako. Goierriko bi puntu ezberdinetan hasiko da ibilaldia eta biak Mutiloan batuko dira. Ibilbideak hartuko dituen herri guztietan, eki...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Azokako emakume baserritarrak omendu ditu Kimetzek

Ordiziako Kimetz emakumeen elkarteak asteazkenero-asteazkenero azokara joaten diren emakumeak omendu ditu gaur goizean. Emakume horiek bai baserrian eta baita azokan egiten duten lana ikusarazteko antolatu dute omenaldia, Belen Balerdi Kimetzeko ordezkariak nabarmendu duenez. Laura Gomez Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendariak eta Igor Eguren alkateak ere parte hartu dute ekitaldian. Kimetzek eta Farapi antropologia aplikatuko zentroak elkarlanean egin duten Gaur 8 azokan ikus-entzunezkoa 09:00ak geroztik ikusi ahal izan da plazan zehar jarri dituzten telebistetan. Bost emakume baserritarren testigantzak biltzen dira 13 minutu pasako dokumentalean. Hauek dira protagonistak: Miren Jauregi (Aiesta-Beltza baserria, Arama), Amaia Alkorta (Kalbario baserria, Idiazabal), Itziar Etxeberria (Lizarraga baserria, Zaldibia), Maria Rosario Urretabizkaia (Agerre baserria, Arama) eta Anttoni Murgiondo (Beheko etxe baserria, Gabiria). Ondoren omenaldia Azokan urte gehien daraman Agustina Lopetegiri eta azokan familiako laugarren belaunaldiko ordezkari den Itziar Etxeberriari emakume baserritar bat irudikatzen duen oroigarri bana eman die ondoren Kimetz elkarteko ordezkari batek, eta dokumentalean parte hartu duen emakumeak gehituta, taldeko argazkia atera dute ondoren. Ekitaldia bukatzeko, Kimetzeko ordezkariak emakumeei oroigarriak banatzen aritu dira

Ordiziako Hitza

Sara Gomezen argazkien erakusketa etzi irekiko dute, Itsasondon

Itsasondoko Kultura Batzordeak Sara Gomezen argazki erakusketa antolatu du. Ostiralean 19:00etan irekiko dute, eta astebetean egongo da ikusgai, ekainaren lehenera arte, Bizi Nahi jubilatu elkartean. Ordutegia 18:00etatik 20:00etara da, egunero. Gomez argazkilaria amezketarra da jaiotzez, eta Idiazabalen bizi da gaur egun. Iaz, esate baterako, Idiazabalgo lllati euskara elkarteak Gomezen argazkiekin argitaratu zuen herriko egutegia.

Aimar Maiz

Joxe Ramon Soroiz ‘Bi eta bat’-era itzuliko da, gaur

Euskal Telebistak gaur hasiko du Bi eta bat telesailaren bigarren aroa, 1990eko hamarkadako arrakastatik 21 urtera. Joxe Ramon Soroiz aktore legorretarrak egingo du orain ere Joxe Lontxoren papera. Lehen kapitulua gaur 22:00etan emango dute, ETB1en.

Aimar Maiz

Jon Izagirreren garaipena Ormaiztegin ere ospatu zuten

Jon Izagirrek atzoko Giroko etapan lortu zuen garaipena Ormaiztegiko Izagirre anaien jarraitzaile taldeak ere ospatu zuen. Ormaiztegiko taberna batean lasterketa jarraitu zuten gurasoek, lagunek eta beste zenbait jarraitzailek zoriondu zuten Jon, eta ...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Egun seinalatua

Goierriko Hitza

Zanbok penaltietan irabazi du areto futbol txapelketa, Astrazurriren kontra

Astelehenean, kuadrillen egunarekin batera, jokatu zuten areto futbol txapelketako finala, Zanbo eta Astrazurri taldeen artean.  Lehia estua eta emozioz betea izan zen; bina bukatu zuten partida, eta luzapenaren ondoren, penaltietan erabaki zen leh...

Beasaingo Hitza

Hogei umek parte hartu dute arrantza txapelketan

Asteburuan euripean egin behar izan duten beste ekitaldietako bat, Aitz-Zorrotz elkarteak antolatutako umeen arrantza txapelketa izan da. Hogei umek parte hartu zuten, eta Jon Insausti (alebinetan) eta Tania Sevilla (infantiletan) izan dira irabazleak....

Beasaingo Hitza

Lazkaon ‘Eskuetan’ flashmoba entseatzen (bideoa)

Nazioen Munduak Lazkaon ekainaren 9an egingo duen Gure esku dago jaialdirako flashmoba edo dantza-koreografia prestatzen hasi dira. Larunbatean plazako pilotalekuan ehundik gora lagun elkartu ziren, Eskuetan abestiaren musikara dantza-pausoak ikasteko. Izaskun Forcada dantzaria eta Joxe Mari Agirretxe Porrotx aritu ziren erakusle. Parte hartzeko izena eman zuten, gero. Bestetik, Nazioen Munduak boluntarioak eskatu ditu, antolakuntzan laguntzeko. Ekainaren 9an tabernan zerbitzatzen, aparkalekuetan zaintzan, kontzertuko segurtasunean, eta bestelako zereginetan lan egiteko prest daudenek izen-abizenak eta telefono zenbakia bidal ditzakete, nazioenmundua@nazioenmundua.net helbidera. Asto-kaka lehiaketarako zozketa-txartelak saltzeko ere lagunak behar dituzte.  

Aimar Maiz

Itsasondon Nazioen Munduaren ‘flashmobaren’ entsegua egingo dute, ostiralean

Nazioen Mundua Goierriko ekimenak autodeterminazio eskubidearen alde Lazkaon ospatuko du aurtengo jaialdia, ekainaren 9an. Baina bada Goierri osora zabaltzeko moduko jarduera bat: flashmoba edo dantza-koreografia, Eskuetan abestiaren musikara egingo de...

Aimar Maiz

Toby Freeman Inglaterrara itzuliko da

Informazio jario handiarekin dabil azken egunetan Ordizia Rugby Elkartea. Kesomi Lolotongak, Tom Parkerrek eta Paul Healy kirol zuzendariak ez dutela jarraituko gauza jakina da honezkero, eta gaurko kontua da Toby Freeman Inglaterrara itzuliko dela. Inglaterrako National One mailan ari den Rhoterham Titans taldeak eskaintza bat egin dio, eta hara itzultzeko erabakia hartu du jokalari inglesak. AVIVA Premiership Inglaterrako maila gorenaren ondorengo maila da National One, eta Rhoterham Titans liga horretako oilarretako bat da. Maila bikaineko errugbilariek jokatu izan dute Freemanen hurrengo taldean, honakoek besteak beste: Oriol Ripoll, Ramiro Pez italiarra, Erik Lund, Sean Lamont eskoziarra, David Strettle inglesa… Ordizia Rugby Elkarteak jakinarazi du Freemanen eta beste jokalarien bajak betetzeko lanean ari dela, eta egun gutxi barru iragarriko dituela zein diren fitxaketa berriak. Etorriko diren jokalarien lana zelaian nabarmentzea izango da, eta harrobiko jokalariei babesa eman eta osagarriak izatea.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa