2012/6

Auzoetara doa festa

Behin herriko festa nagusiak pasata, auzoetako jaien garaia iristen da. Pasa den astean estreinatu zituzten Zapatari kalekoak, parte hartze handiarekin eta giro ederrean. Oraingoan, berriz, Arriaran eta Ezkiagako festen txanda izango da; bietan ere, San Pedro jaiak ospatzen baitituzte. Ezkiagan pasa den larunbatean hasi zituzten aurreneko ospakizunak. Egunik handiena, ordea, biharkoa izango dute. Goizean umeentzako puzgarriak eta jolasak izango dituzte, 10:00etatik aurrera. Iluntzean berriz, buruhandiak eta txistulariak ibiliko dira auzoan barrena. 20:00etan, herritar ugari biltzen dituen txistorra eta sardina jana egingo dute. Eta eguna bukatzeko, sua piztuko dute; San Joanen faltan, sanpedrotan pizten baitute. Arriararen, asteburuko plana Arriaranen ere, sanpedrotan ospatzen dituzte auzoko jai nagusiak. Bihartik hasita igandera arte, egitarau betea osatu dute auzotarrek. Ohiko suziriekin eta mezarekin hasiko dute eguna bihar. Ordubatean, mokadutxo bat egiteko elkartuko dira Intxaurpe elkartean, trikitilariak lagun dituztela. Bazkaria ere egingo dute segidan, eta arratsaldean, karta jokoen txanda izango da: mus eta punttu txapelketak egingo dituzte. Zapatuan berriz, arratsalde partean hasiko dira ekitaldiak. 17:30ean pilota partidak jokatuko dituzte, ume, gazte eta afizionatu mailan. Sariak banatu eta gero, 19:30 aldera, trikitilarien saioa hasiko da. 21:00etan, atzera elkartean bildu eta herri afaria egingo dute. Txotx denboraldiaren amaiera ere bada, eta sagardoa kupeletik edateko azken aukera izango dute. Goizaldera arte, dantzaldia [...]

Beasaingo Hitza

Goierriko Ezker Anitzak bere burua aurkeztuko du gaur

Goierriko Ezker Anitzak eskualdeko ordezkariak eta bere proiektu politiko aurkezteko prentsaurrekoa egingo du gaur Ordiziako Barrena kultur etxean, 18:00etan. Maijo Vazquez Ordiziako ordezkaria eta Arantxa Gonzalez Gipuzkoa mailako arduradunetako batek...

Ordiziako Hitza

Bi australiar fitxatu ditu Ampo Ordiziak

Ignas Darkintis harroin lituaniarraren fitxaketaren berri eman ondoren, beste bi jokalari fitxatu dituela jakinarazi du gaur Ordizia Rugby Elkarteak. Clinton Sills eta Phil Mathers dira jokalari horiek, biak australiarrak. Hiru laurdeneko lerroa eta bigarren lerroa indartzeko fitxatu ditu, Espainiako Ligan nabarmendu egingo direla uste du klubeko zuzendaritzak. Sillsek hiru laurdeneko lerroan jokatzen du. 20 urtez azpiko Australiako selekzioarekin aritu da, eta zazpiko errugbian selekzioa nagusiarekin jokatzen du. Jokalari bizkorra da, eta entsegu asko sartzeagatik nabarmentzen da. 22 urte ditu, 1,86ko altuera eta 92 kiloko pisua. Erdian, hegalean edo atzean joka dezake. Mathers mutil handiagoa da (1,98 eta 116 kilo), eta fisikoki dohain asko ditu. 25 urte izan arren, eskarmentu handiko errugbilaria da. Aurrelari lana bikain egiten du, eta alboko sakeen arlo guztiak menperatzen ditu.

Ordiziako Hitza

Antzizar kiroldegiko erabiltzaileekin batzarra egingo dute bihar

Antzizar kiroldegiko erabiltzaileek beraien kezkak argitu eta eguneroko erabileran egon daitezkeen arazoen berri emateko aukera izango dute, bihar arratsaldean egingo duten batzarrean. Udaleko kirol fundazioko lehendakaria, Asier Sarriegi, bertan iza...

Beasaingo Hitza

Ordiziatik Oriora joango dira mendizaleak 52. aldiz

Ordiziako Mendizaleen artean tradizio bihurtu den mendi irteera bat egingo da larunbatean, hilak 30: Ordiziatik Oriorakoa. 52. aldiz egingo dute Ordizia, Legorretazar, Zelatun, Iturriotz, Aia eta Orio batzen dituen bidea. 05:00etan abiatuko dira Ordiziatik, eta Orioko Sarasua jatetxean bazkalduz borobilduko dute eguna. Irteerara joateko 676 92 96 60ra (Juan Mari) deitu behar da.

Ordiziako Hitza

Jubilatuen etxe 30 urtez

Beasaingo erretiratuen etxeak 30 urte bete ditu, eta atzo, urtemuga hori ospatzeko eguna izan zuten. Ehunka lagun elkartu ziren egun osorako antolatu zituzten ekitaldietan. Besteak beste, meza, hamaiketakoa, elkarteko lehiaketen sari banaketa eta dantzarien saioa izan zituzten. Aranealde zentroa –hala deitzen da gaur egun– 1982an inauguratu zuten, ordura arte mediku etxe izan zen eraikinean. Lanak, garai hartako 20 milioi pezeta kosta ziren, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Beasaingo Udalaren artean ordaindu zituzten. Ekitaldian, Juanito Lasa alkateak, Javier Agirre osasun sailburuak, eta Segundo Dorronsoro apaizak parte hartu zuten, besteak beste. Iaztik, Juanjo Iturriotz da Aranealde elkarteko presidentea. Egoitza sortu zenean, halako azpiegitura baten beharra bazela uste du. «Hasieratik ezagutu dut hau, eta jende asko dago honen beharra duena. Askok oso pentsio txikia dute, eta neguan hemen egoten dira, bestela etxean gastu handia dagoelako». Baina elkartera etortzeko arrazoi bakarra ez da ekonomikoa; askorentzat elkartzeko, lagunekin egoteko eta denbora pasarako gunea ere bada. Izan ere, ohiko karta jokoez gain, beste hainbat aktibitate egiten dituzte, hala nola tailerrak, abesbatza, hitzaldiak eta irteerak. Egun 1.500 bazkide ditu elkarteak, eta Iturriotzek azaldu duenez, bazkideen bataz besteko adina 72 eta 75 urte artekoa da. Jende berria erakarri nahian Zuzendaritza berria sartu zenetik, urtebetean «mahaiak berritu, argi berriak jarri, bulego bat egokitu…» gauza asko egin dituzte. Masajista [...]

Beasaingo Hitza

Askeago sentitu nahian

Gay, Lesbiana eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko da bihar mundu osoan, eta horren harira, EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapen Mugimenduak hogeiren bat panelez osatutako erakusketa jarri du Barrenako karreran, Homofobiaren aurpegiak izenekoa. Datorren astelehenera arte ikusi ahalko da, Barrenako ordutegian. Udaleko Berdintasun sailaren ekimenez iritsi da erakusketa Ordiziara. Berez, zabalagoa da erakusketa, baina euskarazko panelak soilik ekartzea erabaki dute antolatzaileek. EHGAMek 35 urte daramatza homofobiaren, lesbofobiaren eta transfobiaren aurka borroka egiten. Erakusketaren helburua fobia horiei buruzko zenbait alderdi agerian jartzea da. Elizaren munduko, politika arloko eta kiroletako hainbat pertsona ezagunek, besteak beste, homosexual, lesbiana eta transexualen aurka botatako harribitxiak biltzen ditu erakusketak. Rouco Varelak ETA eta ezker abertzalea maritxuekin lotzen duen esaldia, edota Ricardo Blazquezen, Camilo Jose Celaren, UPNko Jaime IgnacioDel Burgoren, Manuel Fragaren eta Sam Nujoma Namibiano tiranoaren adierazpenak ere karga handikoak dira. Hala ere, Ollanta Humala Peruko presidentegaiaren amak, Elena Tassok, botatakoak ez du inor epelean utziko. Hona hark esandakoa: «Bi homosexual fusilatuz gero, ez litzateke kalean horrenbeste lizunkeria egingo». Bihar hitzaldia Barrenan Homosexual, lesbiana eta transexualen mugimenduaren arabera, lege aldetik «erabateko berdintasuna» lortu duten arren, gizartean «bigarren mailako herritartzat» ikusten dute haien burua. Gehitu elkarteko Xabier Mujika ordiziarra ere iritzi berekoa da, eta nabarmendu du «normalizazio» egoera [...]

Ordiziako Hitza

Hirigintza gaiak eta hiru mozio landuko dituzte Lazkaoko udalbatzarrean

Lazkaoko Udalbatzak bilkura egingo du, bihar, 19:30ean. CAFeko urbanizazio lanen obra-egiaztagaria, kiroldegiko lanen likidazioa eta Iturgaitzagako hirigintza-hitzarmena landuko dituzte. Mailegu aldaketa bat, eta abalak eman ahal izateko udal aurrekont...

Aimar Maiz

Lazkaok bi eta Idiazabalek txapela bat lortu dituzte eskola-umeen pilota lehiaketan

Lapke pilota elkarteak seigarren aldiz antolatu duen eskola-umeen pilota txapelketa larunbatean bukatu zen, Lazkaon jokatu ziren hiru finalekin. Laurogei bat ikusleren aurrean, hiru urtetako haurrek jokatu zuten. Lazkaok bi txapela lortu ditu, Idiazabalek bat. Lehenik 2003an jaiotakoen finala izan zen, plazako frontoian. Idiazabal-3 taldeko Mintegi, San Pedro eta Urrestarazu nagusitu ziren (0-2) Lazkaoko Meliz eta Ruiz de Larramendiren aurka. Bigarren partidan, 2002koenean, Lazkao-2k (Larrañaga, Arnaz eta Garmendia) bi partidak irabazi zizkien Beasain-2ri (Turrientes, Imaz eta Enbil). Azkenik, larrienen multzoan, 2001ean jaiotakoenean, Lazkao-1 taldeak (Garmendia, Pajares eta Lasa) Ataun (Apalategi, Etxeberria eta Senar) izan zuen aurkari. Lazkaotarrek 2 eta 0 irabazi zuten, txapelketako bigarren txapela eskuratzeko. «Nahiz eta lehenengo jokoa lazkaotarrek nahiko erraz irabazi, bigarrenean tanto luzeak eta borrokatuak izan ziren, eta ez zen garbi ikusten jokoa zer aldetara eroriko zen. Azkenean, zorte pixka batekin eta arriskatuz, Lazkaoko pilotariek eraman zuten jokoa eta partida», azaldu dute Lapketik. Zortzi larunbatetan partidak Goierri beheko zortzi herritako neska-mutikoak izan dira partaide lehiaketan, denera 75 lagun eta 25 talde. Sailkatze fasea Ataunen, Ordizian, Idiazabalen, Seguran eta Zaldibian lehiatu zuten, maiatzaren 5ean hasita. Zegaman eta Beasainen jokatu dituzte finalaurrekoak, eta azkenak Lazkaon. Finaleko neurketak bukatutakoan eta sariak banatutakoan, Lazkaon bertan askaria egin zuten neska-mutikoek, Maizpi elkartean. [...]

Aimar Maiz

Kupela taldea, Egaña eta Lizaso gaur Lazkaon

Euskal Irrati Telebistak erromeriak antolatu ditu gaur-biharretarako, Lazkaon. Gaur, 21:00etan, Kupela taldeak joko du, eta tartean Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak ariko dira. Bihar, osteguna, 20:30ean hasita, beste erromeria bat izango...

Aimar Maiz

Atez atekoaren aurka gaur ere bilduko dituzte sinadurak Lazkaon

Lazkao Birziklatuz izeneko taldeak gaur ere herritarren sinadurak bilduko ditu, Udalak onartua daukan atez ateko zabor bilketa sistemaren aurka. Gaur, 19:00etatik 20:15era, Areria parean eta Erosle ondoan egongo dira. Aurreko astean bi egunetan jarri z...

Aimar Maiz

Txindokira gauez joango dira udal euskaltegikoak

Beasaingo udal euskaltegia 25. urteurrena ospatzen ari da, eta bertako ikasle talde batek, Txindokira irteera antolatu du uztailaren 6rako. Ilargi betea dela eta, irteera gauez egitea erabaki dute,  bertatik egunsentia ikusteko. Parte hartu nahi dut...

Beasaingo Hitza

Martin Aseginolaza: «Bi Tarteango lokala librea izango da, merkatarientzat aukera izateko xedea du»

Etzi inauguratuko dute Urretxuko eta Zumarragako merkatariek osatutako Bi Tartean elkartearen lokala; argazki zaharren eta berrien erakusketa ikusgai jarriko dute Zumarragako egoitza berrian.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ostegunean hasiko dira Mutiloako San Pedro jaiak

Ostegunetik igandera bitartean mutiloarrek San Pedro jaiez gozatuko dute eta baita inguratzen diren gainerako guztiek ere. Ohi bezala, hain arrakastatsua egin den sagardo dastaketa ostiralean izango da eta Joselu Anaiek joko dute jarraian. Hona hemen festetako egitaraua:   Osteguna -18:30. Mutiloako IV. pala lehiaketako finaleko 3. eta 3. postuko pilota partidak eta sari banaketak. -19:30. XV. Patata tortila lehiaketa. Gero egindako tortilak eta ardoa banatuko dira. -20:00. Toka lehiaketa herritarrentzat. -Iluntzean. Zeraingo trikitilarien saioa. Ostirala, San Pedro -20:00. XX. Sagardo dastaketa, taloak eta oilasko errea. -23:30. Joselu Anaiak taldea. -Goizaldera. Txokolate jana. Larunbata -14:00. Gazte bazkaria. -17:00. Umeentzat puzgarriak, jolasak eta merinda. -Iluntzean. Ardo banaketa, herri afaria eta mozorro gaua. -23:30. Txerri harrapaketa. -23:30. Egurra ta kitto eta Kupela taldeak. Hasi aurretik argazki lehiaketako sari banaketa. -Goizaldera. Txokolate jana Igandea -Goizean. Goiz eresia Segurako txistulariekin. -11:00. Bola lehiaketa. -11:30. Meza. -Ondoren. Gabiriako Goruntz dantza taldearen saioa. -Eguerdian. Elustondo Anai-Arrebak trikitilariak. -13:00. Toka lehiaketa. -20:00. Herri kirolak eta bertsolariak. Aizkolariak: Iñaki Azurmendi eta Xabier Zaldua; Xabier Dorronsoro eta Jexux mari Lasa. Harrijasotzailea: Xabier Aranburu Guzta. Bertsotan: Endika Igartzabal eta Gorka Maiz.Elustondotarrak ondoren.

Goierri Mendebaldeko Hitza

Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du junior mailako Gipuzkoako txirrindulari itzulia

Ibilbidearengatik bakarrik ez,  emaitzei begiratuta ere goierritar nagusitasun erabatekoa izan du junior mailako txirrindularien Gipuzkoako Itzuliak. Pello Olaberria mutiloarrak irabazi du lau jardunaldiko lasterketa. Ostiraleko aitzinetapan, Zumarragatik Antiorako kronoigoeran nagusi izan, eta lider jarri zen Olaberria, 15 segundoko aldearekin. Larunbatean, Olaberria-Olaberria lehen etapa Caja Ruraleko taldekide Alex Aranburu beasaindarrak irabazi zuen, ihes eginda bakarrik helmugaratuta. Hark hartu zuen lidertza. Olaberria, ordea, hirugarren sailkatu zen. Igandea, Andoainen, Caja Ruralentzat egun borobila suertatu zen: Iker Azkarate lazkaotarrak irabazi zuen etapa, eta lider ipini zen, Aranburu bigarren lekura pasatuta (17 segundora). Olaberria, etapan bigarren, sailkapen orokorreko hirugarrena zen, 18 segundora. Caja Rural taldeko txirrindulariak aurreneko hiru postuetan zirela, Itzulia Seguran bukatu zen, atzo arratsean. Azkarate liderrak 1:30 galdu zuen helmugan, eta Aranburu bigarrenak 2:10. Handienen pareko erregulartasuna erakutsiz, Pello Olaberriak hirugarren bukatu zuen etapa, Beñat Etxabe irabazlearengandik 7 segundora. Lau egunetako lana aintzat hartuta, Olaberria da txapeldun.

Aimar Maiz

Lazkaon futbolean hasi nahi dutenek saioa, gaur eta etzi

Lazkao Kirol Elkarteko futbol sailak entrenamendu saioak egingo ditu aste honetan, bi egunetan. 2012-13 sasoian futbolean jokatu nahi duten haurrentzat da deialdia, 2000n jaiotako mutilentzat. Entrenamenduak ordubetekoak izango dira, gaur (asteartea) e...

Aimar Maiz

BKL-k kirol ekipazio berria aurkeztu du, Arri Koop. babesle berriarekin

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak taldeak aro berri bati ekin dio. 25 urtez kolore laranja erabili ondoren, datorren denboraldian ekipamendu berria erabiltzen hasiko dira. Izan ere, lau urterako hitzarmena sinatu dute Beasaingo Arri kooperatibarekin eta Kirolaren udal fundazioarekin; bi erakunde horien ikurrak eramango dituzte kamisetetan. Juan Francisco Rodriguez BKLko lehendakariak, taldeak «une larriak» bizi izan dituela azaldu du, eta bai BKLk eta bai Arrik, momenturik onenean topo egin dutela. Izan ere, «guk babesle bat behar genuen aurrera egiteko, eta beraiek, kirol munduan sartu nahian zebiltzan». Arri, mekanizatu lanetan aritzen den kooperatiba bat da. Senperen dute lantegia, eta gaur egun, 60 langile dituzte. Joxe Mari Flores Arri enpresako gerenteak azaldu duenez, «jende gazte asko dugu, eta gure irudia zerbait gazte eta dinamikoarekin lotu nahi genuen». Jakitun ziren BKL taldea egoera larrian zebilela, prentsan argitaratutako hainbat berri irakurri eta gero. «Gu zailtasunak dituen talde bat laguntzeko prest geunden; kontaktuak hasi eta berehala ados jarri ginen». Taldeak une zailak pasa baditu ere, arduradunen esanetan hasiak dira zulotik irteten. Hala, pasa den denboraldian 7 talde izatetik 10 izatera pasa direla azaldu zuen Miguel Angel de las Heras taldeko kideak. Aurten, saskibaloi eskola ere martxan jarri dute, eta erantzun ona izan du, 80 bat umek eman baitute izena. Bide beretik, iaz eskubaloi taldea desagertu [...]

Beasaingo Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa