2012/9/2

Behaketa astronomikoa

Ilatargi Astronomia Taldeak antolatuta, behaketa astronomikoa egingo dute hilaren 21ean, gaueko 22:00etatik aurrera, Igartzako zubi inguruan.

Goierriko Hitza

Besaidera mendi irteera

Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuta, hilaren 16an, Besaidera irteera egingo dute, goizeko 8:00etan abiatuta.

Goierriko Hitza

Igartzako Dantzarien Eguna

Igartzako jaien barruan, Dantzarien Eguna egingo dute hilaren 9an. Hau da egitaraua: -12:00: Segizioa udaletxetik Igartzaraino -12:30: Ezpata dantzen saioa Igartza monumentu gunean. -14:30: Bazkaria Igartza jauregian. -17:30: Erromeria, Arrabots taldea...

Goierriko Hitza

Argizaiola argazkilaritza sarien erakusketa

Argizpi elkarteak antolatuta, Argizaiola argazki lehiaketan saritutako lanekin erakusketa jarriko dute Beasainen. Usurbe antzokiko erakusketa aretoan egongo da ikusgai, irailaren 7tik 23ra bitartean.

Goierriko Hitza

Beningo argazkien erakusketa

Herriak Elkarlanean GKEak antolatuta, Beningo egonaldiaren argazkiak ikusgai jarriko dituzte Usurbe antzokiko erakusketa gelan, irailaren 28tik urriaren 7ra bitartean. Inaugurazio ekitaldia 19:00etan izango da.

Goierriko Hitza

Udal euskaltegiaren 25. urtemugako ekitaldia

Beasaingo udal euskaltegiak 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo du, irailaren 20an, 19:00etan. Ikasturte berriko ikastaroak ere aurkeztuko dituzte. Ekitaldia Igartza jauregian izango da.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa