Baratzeak, etekinean
Urtebete igaro da Legorretako Udalak 22 lur sail herritarren eskura jarri zituenetik, baratzeak landu zitzaten. Iazko uztailean hasita, arrakasta nabarmena izan zuen deiak, berehala bete zirelako lekuak. Herrigunetik tren geltokira bitarteko lur elkorra barazki emaile oparo bihurtu da. Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri bihar ikusi ahalko da, 18:30etik aurrera. Udalak, Ugaro herri eskolak —han ere lantzen dute baratze ekologikoa— eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute, herrikide ororentzat. Legorretako plazan barazkien erakusketa jarriko dute, laborariek eurek herri lurrean zaindu eta emandakoak. Baratzeen egoera eta sailak izan duen garapena ikusteko argazki muntaia ere jarriko dute. Ikusi ez ezik, jateko modua ere izango dute legorretarrek. Tomateak, piperrak, piperminak, kalabazinak eta beste hainbat jaki prestatuko dituzte. Sagardoa eta ardoa egongo da edateko. Hogeita bi baratzeetako gaiez gain, Ugaroko haurrek ere eramango dituzte eskolan landutakoak, denak egiten ari diren «lan bikaina» partekatzeko.
Baratzegintza lanaren eta emaitzaren berri bihar ikusi ahalko da, 18:30etik aurrera. Udalak, Ugaro herri eskolak —han ere lantzen dute baratze ekologikoa— eta baratzezainek produktuen erakusketa eta dastaketa antolatu dute, herrikide ororentzat.
Legorretako plazan barazkien erakusketa jarriko dute, laborariek eurek herri lurrean zaindu eta emandakoak. Baratzeen egoera eta sailak izan duen garapena ikusteko argazki muntaia ere jarriko dute.
Ikusi ez ezik, jateko modua ere izango dute legorretarrek. Tomateak, piperrak, piperminak, kalabazinak eta beste hainbat jaki prestatuko dituzte. Sagardoa eta ardoa egongo da edateko.
Hogeita bi baratzeetako gaiez gain, Ugaroko haurrek ere eramango dituzte eskolan landutakoak, denak egiten ari diren «lan bikaina» partekatzeko.














