2012/9/16

‘Kontxesi detektibea’-ren abenturak, bihar Maizpiden

Goaz antzerki taldeak Kontxesi detektibea elurretan antzezlana jokatuko du, bihar asteartea, 21:30ean, Lazkaoko Maizpide euskaltegian. Udako 38. Ikastaroen egitarauko azken aurreko ekitaldia da. Egitaraua bihar zortzi bukatuko da, Peñagarikanoren eta ...

Aimar Maiz

Nahi baino gehiago sufrituta irabazi du Ampo Ordiziak

[partida amaierako bideoa] Ampo Ordiziak nahi baino gehiago sufrituta irabazi dio Altamiran Atletico Madril taldeari (21-13). Espainiako Ohorezko Mailako Ligako lehen partida zen, eta Ordiziak puntuak lortzeko helburua bete badu ere, oraindik sasoi puntu eta joko molde onenean ez dagoela erakutsi du. Akats asko egin ditu eskuz esku jokatzerakoan, eta atsedenaldira 11-0 aurretik joanagatik, ez du lortu bigarren zatian partida kontrolpean edukitzea. 79. minutuan lortutako zigor entsegu batek eman dio behin betiko lasaitasuna. Lehen jardunaldia jokatuta, Ampo Ordizia 4.a da sailkapenean lau punturekin. Bizkaia Gernika da lider 9 punturekin (partida bat gehiago), eta El Salvador eta VRAC Quesos Entrepinares dira bigarren eta hirugarren bosna punturekin, biek erasoko puntu gehigarri bana lortu baitute. “Helburua irabaztea zen, eta hori lortu dugu, baina gu izan gara aurkariari bizi emango diogunak”, adierazi die mutilei  partida bukatu eta berehala Axio Araña entrenatzaileak. “Astean zehar lantzen duguna igandeetan gauzatu behar da zelaian. Hitz hitz egin behar da, baina gero lana egin behar da, presionatu egin behar da, eta hor badugu zer hobetua”. Joanes Aierbe kapitainak ere taldekideak zoriondu ditu partida irabazteagatik, baina ez da konforme agertu zelaian erakutsi dutenarekin: “Gaur berriz ere agerian geratu da partida on bat jokatzetik urruti gaudela. Garrantzitsuena falta izan zaigu, mentalitatea. 40 [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa