400 euro, txanponka
Legorretako Pikuzaleok elkarteak Zizurreko Nafarroa Oinez ekitaldiari laguntzeko txanpon bilketa egin zuen, aurreko asteazkenean. Ezkizu tabernatik udaletxera arte ilara osatu zuten, diruak lurrean bata besteari segika ipinita. Jende «ugari» bildu z...
Legorretako Pikuzaleok elkarteak Zizurreko Nafarroa Oinez ekitaldiari laguntzeko txanpon bilketa egin zuen, aurreko asteazkenean. Ezkizu tabernatik udaletxera arte ilara osatu zuten, diruak lurrean bata besteari segika ipinita. Jende «ugari» bildu zen ekimenera, elkartearen lehenbizikoan. Denera 391,63 euro bildu dituzte.













