Xabier Zalduak Gipuzkoako binakako aizkora txapelketa irabazi du, Julen Aberdirekin
Atzo jokatu zen txapelketa, Aian. Ezkioko Unai Etxeberria 'Osinalde'-k Ramon Latasa gazteen saria irabazi zuen, igandean, Oier Mitxelenarekin bikotea osatuta.
Aizkorak bi sari garrantzitsu ekarri ditu Goierrira azken egunetan, horietako bat Zumarragara: Gipuzkoako binakako txapelketa batetik, eta gazteen binakako Ramon Latasa saria bestetik
Gipuzkoako binakako txapelketa Xabier Zaldua zumarragarrak irabazi du, Azkoitiko Julen Alberdirekin batera. Txapelketa hau atzo jokatu zen, Aiako pilotalekuan. Zaldua eta Alberdiren ondoren, Eneko Otaño eta Arkaitz Etxebeste sailkatu ziren, eta Mikel Larrañaga eta Ugaitz Mugerza hirugarrenak izan ziren.
Ramon Latasa saria, berriz, Unai Etxeberria ‘Osinalde’ ezkiotarrak irabazi du, Altsasuko Oier Mitxelenarekin bikotea osatuta. Sari hau Sunbillan (Nafarroa) jokatu zen igande, arratsaldean.















