Beasain-Touring, larunbatean Loinatz futbol zelaian
Beasaindarren denboraldiaurreko hirugarren lagunarteko partida izango da. Beste hiru jokatuko dituzte oraindik, liga irailaren 5ean hasi aurretik.
Beasai K.E. taldeak denboraldi berria prestatzeko lagunarteko partidekin jarraituko du, eta bihar larunbata izango du hurrengo hitzordua. Touring taldea izango du aurkari Beasainen bertan, Loinatz futbol zelaian, 11:00etan.
Denboraldiaurrean jokatuko duen hirugarren partida izango da. Aurretik, Real Sociedad C taldearen aurka neurtu ziren beasaindarrak eta 3-2 galdu zuten. Atzo Amurrioraino joan ziren hango taldearen aurka jokatzera, eta 1.2 irabazi zuten, Iñaki Ormazabal eta Julen Priorren golekin.
Biharko partidaren ostean, abuztuaren 22an jokatuko dute Beasainen berriz ere Alaves C taldearen aurka 11:00etan. Ondoren, abuztuaren 28an Beasainen Valle Eguesen aurka 19:30ean izango dute hitzordua, eta amaitzeko, abuztuaren 29an Lagun Onak taldearen aurka Azpeitian.
Ligarekin irailaren 5ean hasiko dira.













