Herri oso bat kalejiran Lazkaon
Bihar aise nabarituko da Lazkaoko kaleetan zer egun den. Musika ikasgeletako hormen artetik kalera ateratzeko eginahalean, Lazkaotxiki musika eskolak kalejira erraldoia prestatu du, Santa Zezilia musikarien zaindariaren festa behar bezalako soinuz eta oihartzunez ospatzeko. Kalejira erraldoia, ez ibilbideagatik bakarrik. Baita parte hartuko duen jende kopuruagatik ere. Musika eskolan eta bere taldeetan dabiltzan lazkaotar ugari irtengo dira, baita Ataungo eta Ikaztegietako ikasleak ere; lau urteko haurretatik, helduen abesbatzan dabiltzan kantarietaraino, herri oso bat musikak mugituko du Lazkaon. Ikuskizun ibiltaria bihar 17:00etan hasiko da, kultur etxetik. Lehenengo geldialdia —arratsaldean zehar guztira bost egingo dituzte— plazako pilotalekuan egingo dute. Jarraian Areria antzokiaren aurrera joango dira; hurrena Itzala taberna pareko plazatxora; TPT aurreko enparantzara gero; Giroaraino jarraitu, eta Orobione jubilatu elkartera azkenik. Han aho goxagarri bat hartuko dute. Kantua eta soinua aireratuko dute bakoitzean. Edozein herritar sartu ahalko da musikarien taldean. Ai Simon, Furra-furra eta Axuri beltza letrak banatuko dizkiete, eta guztiek Musikalean abestuko dute.
Kalejira erraldoia, ez ibilbideagatik bakarrik. Baita parte hartuko duen jende kopuruagatik ere. Musika eskolan eta bere taldeetan dabiltzan lazkaotar ugari irtengo dira, baita Ataungo eta Ikaztegietako ikasleak ere; lau urteko haurretatik, helduen abesbatzan dabiltzan kantarietaraino, herri oso bat musikak mugituko du Lazkaon.
Ikuskizun ibiltaria bihar 17:00etan hasiko da, kultur etxetik. Lehenengo geldialdia —arratsaldean zehar guztira bost egingo dituzte— plazako pilotalekuan egingo dute. Jarraian Areria antzokiaren aurrera joango dira; hurrena Itzala taberna pareko plazatxora; TPT aurreko enparantzara gero; Giroaraino jarraitu, eta Orobione jubilatu elkartera azkenik. Han aho goxagarri bat hartuko dute. Kantua eta soinua aireratuko dute bakoitzean.
Edozein herritar sartu ahalko da musikarien taldean. Ai Simon, Furra-furra eta Axuri beltza letrak banatuko dizkiete, eta guztiek Musikalean abestuko dute.














