‘Dantza zati bat’ grabatzen ari dira Ordizian

Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin. Hainbat entseguren ostean, gaur arratsaldean egin dute Ordizian flashmob-aren grabaz...

Dantza zati bat ekimena Ordiziara ere iritsi da. Nazioaren Munduari lotutako egitasmoa flashmob moduan grabatuko dute, herriko eragile desberdinen parte hartzearekin.

Hainbat entseguren ostean, gaur arratsaldean egin dute Ordizian flashmob-aren grabazioa. 500 bat pertsona inguru biltzea zen, gaur arratsalderako antolatzaileen helburua, eta bete dutela esan daiteke. Plaza nagusia jendez bete da arratsaldean, musikaren erritmoan koreografia erraldoi bat egiteko asmoz.

Horretarako, Ordiziako ostiraletako ohiko azoka ere egunez aldatu dute, izan ere gaur arratsaldean azokako saltzaileek ere bertan izan dira dantza egiteko prest. Grabazioari 17:00etan eman diote hasiera plaza nagusian eta oraindik grabazio lanetan dabiltza. Grabazioaren ondoren, 21:30ean Jakintza txikin afaria egingo dute, herriko artistek girotuko dutena.

IMG_3152 IMG_3147 IMG_3154 IMG_3156 IMG_3156 IMG_3159 IMG_3164 IMG_3167 IMG_3171 IMG_3173 IMG_3152
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa