Elegantez jantzita eman diote ongietorria jaiei Ormaiztegin
Ander Deunaren jaiak ofizialki datorren astera arte hasiko ez diren arren, asteburu honetan hasita dauden Ormaiztegin jai giroan sartzen. Atzoko parrandaren ostean, gaur Elegante Eguna dute herrian. Kosta egin zaie gaur ormaiztegiarrei elegante jantzi ...
Ander Deunaren jaiak ofizialki datorren astera arte hasiko ez diren arren, asteburu honetan hasita dauden Ormaiztegin jai giroan sartzen. Atzoko parrandaren ostean, gaur Elegante Eguna dute herrian. Kosta egin zaie gaur ormaiztegiarrei elegante jantzi eta kalera ateratzera. 13:30 inguruan oraindik ere jai giro gehiegirik sumatzen ez bazen ere, eguerditik goizaldera arte ez dute atsedenik izango.
Herri bazkaria egiten ari dira orain pilotalekuan Ormaiztegiko Gazte Asanbladak OGAk antolatuta. Mahaijokoak dituzte prestatuta bazkal ondorenerako eta 16:00etan mus txapelketari hasiera emango diote jubilatuen elkartean. 17:30ean aldiz, jolas didaktikoak izango dituzte haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko, Zumalakarregi museoan.
Bihar Urmaiz eta Zeba (Olaberria) abesbatzen kontzertua izango da 13:30ean Ander Deunaren elizan eta arratsaldean, 18:00etan rokodromoa eskalada taldeak antolatua, Zubipe kiroldegian. Datorren asteburuan jarraituko dute festek, gainerakoan.













