Musikariek Santa Zezilia eguna ospatzen jarraitzen dute

Santa Zezilia musikarien eguna pasan den azaroaren 22an izan bazen ere, musika talde askok eta askok gaur arte luzatu dituzte ospakizunak. Urretxun eta Zumarragan esaterako, egun osoan zehar izango da musika kalean. 11:00etan hasi dute gaur Urretxuko Iparragirre Balerdi taldekoek kalejira (argazkian).12:00etan, aldiz, Zumarragako musika bandak hartuko du lekukoa. 18:30ean berriz hasiko dituzte kalejirak Urretxuko eta Zumarragako musika talde ezberdinek, ordu berean, Secundino Esnaola musika eskolako ikasleek Areizaga-Kalebarren plazan kontzertua egingo duten bitartean. Egunari amaiera emateko 19:30ean talde guztiek elkarrekin eskainiko dute emanaldia. Legazpin ere oroituko dute gaur Santa Zezilia. Santa Zezilia kontzertua antolatu dute Alaitasuna errondailak, Goiz Deia txistulari taldeak, Legazpiko musika bandak eta Santikutz abesbatzak. 20:00etatik aurrera izango da ikuskizuna, elizan. Ordizian, aldiz, Argi Berri bandak kalejira eskainiko du, 19:30ean hasita alde zaharreko kaleetan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa