Udalak zaborren gaiaz hitz egiteko erronda hasiko du oposizioko alderdiekin

Legazpiko udal gobernuak jakitera eman duenez, zaborren gaiaren inguruan hausnartzeko elkarrizketa erronda hasiko du astelehen arratsaldean EAJ, PSE-EE eta H1! alderdietako ordezkariekin. Pasa den asteazkenean aurkeztu zizkien Spora enpresa katalanak S...

Legazpiko udal gobernuak jakitera eman duenez, zaborren gaiaren inguruan hausnartzeko elkarrizketa erronda hasiko du astelehen arratsaldean EAJ, PSE-EE eta H1! alderdietako ordezkariekin. Pasa den asteazkenean aurkeztu zizkien Spora enpresa katalanak Sasietak eskatuta egin duen bideragarritasun azterketaren emaitzak. Sporak Legazpiko errealitatera ekarritako datuetan oinarrituta, bosgarren edukiontziak eta atez ateko bilketa sistemak emango dituen emaitzak aztertu ditu.

Bilera hauen helburua “hondakinen kudeaketaren gaineko bideragarritasun plana kontutan hartuta, gaia elkarrekin lantzea da” udal gobernuak esan duenez. Behin alderdi politikoekin bildu eta gero, herriko eragileekin bilera errondari hasiera emango diote.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa