Hodei Mendizabal zumarragarrak irabazi du field target lehiaketa
Field target lehiaketa egon da asteburuan Zumarragako parke botanikoan. Bi modalitatetan aritu dira tiratzaileak: pistoian eta PCP delakoan. Pistoian Hodei Mendizabalek irabazi du. Tiratzaile zumarragarrak 13 urte ditu, eta helduen kontrako norgehiagokan garaile atera da.
Pistoian bigarren Antonio Padillok (Gasteiz) egin zuen eta Julian Melerok (Zarautz) hirugarren. PCP delako modalitatean sailkapena ondokoa izan zen: Alberto Baliño (Amurrio), Jose Maria Abal (Oiartzun) eta Julian Melero (Zarautz).













