Liztor asiarraren habia bat kendu dute Idiazabalen
Asiako liztorraren habia bat kendu zuten Idiazabalen joan den igandean, igerilekuaren eta haur parkearen ondoan dagoen intxaurrondo batetik. Bi suhiltzailek kendu zuten 80 zentimetro inguruko habia. Une hartako argazkiak goierrimendebaldea.hitza.eus helbidean ikusi daitezke.














