Bi urte eta gero Gipuzkoako odolkigile onenaren txapela berreskuratu du Olanok
Beasaingo Jose Manuel Olano (Olano Harategia) harakinak irabazi du Ordiziako asteazkeneko azokaren baitan ospatu den Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketa. Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Deba sailkatu da bigarren. Lehiaketara aurkeztu diren hamasei egileen artean zortzi goierritar dira. Lehen bi sailkatuez gain, laugarrena ere goierritarra da: Iñaki Zubeldia beasaindarra. Epaimahaiko kideek itxura, egosketa, xehetasuna, testura, zaporea eta amaierako zaporea hartu dituzte kontuan iritzia ematerakoan. 2010. urtean ere jantzi zuen Olanok Gipuzkoako odolkigile onenaren txapela. Hamasei harakin lehian Gipuzkoako 16 harakinek aurkeztu dituzte aurten odolkiak Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketara, erdiak Goierrikoak. Beasaingo eta Orioko hiruna harakinek hartu zuten parte, eta Ordiziako bik. Gainerako herrietatik odolki-egile bakarra aurkeztu zen: Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Mutriku, Zumarraga, Tolosa, Arrasate eta Zumaia. Lehiaketa honen bitartez, betiko produktuen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi du Gipuzkoako Harakinen Gremioak. Horrez gain, kontsumitzaileari odolki on baten erreferentzia eman nahi dio, eta baita kalitate maila jakiteko parametro zehatzak eskaini ere. Sukaldariak epaile Epaimahaia osatu zuten denak sukaldariak izan ziren. Honakoak izan ziren atzo Ordizian: Joxean Eizmendi (Illarra jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulia, Donostia); Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain); Juan Rodriguez (Castillo Hotela, Olaberria); Jose Juan Castillo sukaldari ezaina; Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); eta Kontxi eta Benita Mujika ahizpak, Oiangu Taberna [...]
Lehen bi sailkatuez gain, laugarrena ere goierritarra da: Iñaki Zubeldia beasaindarra. Epaimahaiko kideek itxura, egosketa, xehetasuna, testura, zaporea eta amaierako zaporea hartu dituzte kontuan iritzia ematerakoan. 2010. urtean ere jantzi zuen Olanok Gipuzkoako odolkigile onenaren txapela.
Hamasei harakin lehian
Gipuzkoako 16 harakinek aurkeztu dituzte aurten odolkiak Gipuzkoako XIV. Odolki Lehiaketara, erdiak Goierrikoak. Beasaingo eta Orioko hiruna harakinek hartu zuten parte, eta Ordiziako bik. Gainerako herrietatik odolki-egile bakarra aurkeztu zen: Aia, Ataun, Ezkio-Itsaso, Mutriku, Zumarraga, Tolosa, Arrasate eta Zumaia.
Lehiaketa honen bitartez, betiko produktuen kontsumoa bultzatu eta zabaldu nahi du Gipuzkoako Harakinen Gremioak. Horrez gain, kontsumitzaileari odolki on baten erreferentzia eman nahi dio, eta baita kalitate maila jakiteko parametro zehatzak eskaini ere.
Sukaldariak epaile
Epaimahaia osatu zuten denak sukaldariak izan ziren. Honakoak izan ziren atzo Ordizian: Joxean Eizmendi (Illarra jatetxea, Donostia); Ruben Trincado (Mirador de Ulia, Donostia); Jose Manuel Garmendia (Kattalin Erretegia, Beasain); Juan Rodriguez (Castillo Hotela, Olaberria); Jose Juan Castillo sukaldari ezaina; Imanol Gaztañaga (Zubibi Jatetxea, Ordizia); eta Kontxi eta Benita Mujika ahizpak, Oiangu Taberna zeneko sukaldariak.
Odolkiak dastatzerakoan honako irizpideak hartu zituzten kontuan: osagaien tamaina, eta gantz, tipula eta odol kopuruaren arteko oreka. Eta noski, dastatzerakoan zuen zaporea.
Lehiaketan iraun bitartean, Ordiziako ikasleak odolki pintxoak saltzen aritu ziren ikasketa bidairako dirua lortzeko.














