Hainbat zozketa, promozio eta ekimen egingo ditu Ordizianek Eguberriei begira
Ordiziako merkatari eta ostalariak biltzen dituen Ordizian elkarteak hainbat eta hainbat ekimen antolatu ditu Eguberrietara begira. Zozketak, erakusleihoen lehiaketa, Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlana, poltsa tolestagarrien banaketa… izango dira, besteak beste, bezeroak erakartzeko egingo dituen ekimenak. Abenduaren 1etik 15era Ordizian txartelarekin erosketak egiten dituztenek, esaterako, Eguberritako 20 saskiren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, eta bigarren hamabostaldian erosketak egiten dituztenek, berriz, 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txartelak lortu ahal izango dituzte. Ez dira horiek izango, ordea, zozketa bakarrak. Abenduaren 21ean kaleratuko duten publizitate gehigarri baten bitartez, quad baten zozketan sartuko dira gehigarriaren irakurleak. Erakusleiho lehiaketa Iaz bezalaxe, aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Ordizianek. Iaz 18 saltokik hartu zuten parte, eta elkartekoek kopuru hori handitu nahi dute, «Ordiziako kalean jantzi eta kolorez betetzeko» helburuarekin. Epaimahai batek erabakiko du zein den erakusleiho politena. Eta iaz hasitako beste ekimen bati ere jarraipena emango diote aurten ere. Etiopia Utopia GKErekin elkarlanean, Zure Gabonak Bildu! kanpainarekin bat egingo du Ordizianek. Elkano kaleko 8. zenbakian opariak paketatzeko aukera egongo da euro batean. Azkenik, eta bezeroan eskeari erantzunez, orain bizpahiru urte egindako poltsa ekologiko tolestagarriak banatuko ditu berriz. Orklik eta Ordizianek hitzarmena sinatu dute, herriko merkataritza sustatzeko Orkli kooperatibak eta Ordizian merkatari eta [...]

Ana Alvarez, Josune Insausti, Edurne Rubio eta Esti Ruano, Ordizian elkarteko ordezkariak, aurkezpenean.
Abenduaren 1etik 15era Ordizian txartelarekin erosketak egiten dituztenek, esaterako, Eguberritako 20 saskiren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, eta bigarren hamabostaldian erosketak egiten dituztenek, berriz, 5, 10, 20 eta 50 euroko erosketa txartelak lortu ahal izango dituzte. Ez dira horiek izango, ordea, zozketa bakarrak. Abenduaren 21ean kaleratuko duten publizitate gehigarri baten bitartez, quad baten zozketan sartuko dira gehigarriaren irakurleak.
Erakusleiho lehiaketa
Iaz bezalaxe, aurten ere erakusleiho lehiaketa antolatu du Ordizianek. Iaz 18 saltokik hartu zuten parte, eta elkartekoek kopuru hori handitu nahi dute, «Ordiziako kalean jantzi eta kolorez betetzeko» helburuarekin. Epaimahai batek erabakiko du zein den erakusleiho politena.
Eta iaz hasitako beste ekimen bati ere jarraipena emango diote aurten ere. Etiopia Utopia GKErekin elkarlanean, Zure Gabonak Bildu! kanpainarekin bat egingo du Ordizianek. Elkano kaleko 8. zenbakian opariak paketatzeko aukera egongo da euro batean.
Azkenik, eta bezeroan eskeari erantzunez, orain bizpahiru urte egindako poltsa ekologiko tolestagarriak banatuko ditu berriz.
Orklik eta Ordizianek hitzarmena sinatu dute, herriko merkataritza sustatzeko
Orkli kooperatibak eta Ordizian merkatari eta ostalari elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den ostegunean, hilak 22, herriko merkataritza sustatu eta Orkliko lankideek Ordizianen fidelizazio txartelaren bitartez hainbat erraztasun izan ditzaten. Gaur egun, 1.100 lagunek erabiltzen dute txartela, eta 68 saltoki daude atxikita leialtasun sistema horretara.
Hitzarmen horrekin Ordizian elkartearen bazkide-laguntzaileen zerrendaren parte izatera pasa da Orkli, herriko merkataritza sustatzearen alde urratsak egiteko konpromisoa hartuz. Elkarlan horren garapenean «garrantzia handikoa» izango da Orklik enpresa barruan kaleratzen duen Ahoz aho euskarazko aldizkaria.













