Iparrari eta Eduardori omenaldia
Asteburu honetan egingo dira Idiazabalgo Iñaki Iparragirreren eta Eduardo Irizarren omenezko ekitaldiak. Aurten 38 eta 28 urte dira Guardia Zibilak bi idiazabaldarrak tiroz hil zituenetik. Ekitaldiak bi egunetan banatuko dira. Gaur hasiko dira, gaueko...
Asteburu honetan egingo dira Idiazabalgo Iñaki Iparragirreren eta Eduardo Irizarren omenezko ekitaldiak. Aurten 38 eta 28 urte dira Guardia Zibilak bi idiazabaldarrak tiroz hil zituenetik.
Ekitaldiak bi egunetan banatuko dira. Gaur hasiko dira, gaueko 22:30ean Xumen egingo den mus txapelketarekin. Izena emateko epea txapelketa hasiko den unean amaituko da. Bikoteko 22 euro jarri ordaindu beharko da. Lau errege, hiru ustel eta sei hamarrekotara jokatuko dute.
Dena den, ekintza gehienak bihar egingo dituzte. Goizean goiz, 09:00etan, abiatuko dira Atxurbira. Behin iristen direnean, Iparra eta Eduardo oroitzeko monolitoan omenaldi bat egingo diete eta kantaldia ere egingo dutela adierazi dute antolatzaileek.
Ekitaldi nagusia, bihar
13:00etan ekitaldi nagusia egingo dute Zigor auzoko oroitarrian. Bertan, lore eskaintza, dantza eta eta gudarien omenezko hitzak izango dira.Eguna borobiltzeko bazkaria egingo dute 14:30ean Arretxe elkartean.













