Goierriko Stop Kaleratzeak taldea aurkeztuko dute
Gaur arratsaldean, 18:30ean, Goierriko Stop Kaleratzeak plataforma aurkeztuko dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Taldearen sorreraren berri eman eta goierritarrei taldera biltzeko deia egiteaz gain, plataforma horrek Donostialdean egiten duen lana e...
Gaur arratsaldean, 18:30ean, Goierriko Stop Kaleratzeak plataforma aurkeztuko dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Taldearen sorreraren berri eman eta goierritarrei taldera biltzeko deia egiteaz gain, plataforma horrek Donostialdean egiten duen lana ezagutzeko aukera ere izango da gaurko hitzaldian. Goierrin egin diren etxe kaleratzeen datuak ere emango dituzte.













