Ikasleak, merkatari txiki
Alkartasuna Lizeoko ikasleek, Herriak Elkarlanean elkartearekin batera, merkatu txikia egin dute asteburuan. Jostailuak, jokoak eta bidezko merkataritza produktuak izan dituzte salgai, Loinazko San Martin plaza azpian jarritako mahaietan; umeek eg...
Alkartasuna Lizeoko ikasleek, Herriak Elkarlanean elkartearekin batera, merkatu txikia egin dute asteburuan. Jostailuak, jokoak eta bidezko merkataritza produktuak izan dituzte salgai, Loinazko San Martin plaza azpian jarritako mahaietan; umeek egin zituzten dendari lanak. Helburu solidarioa du azoka horrek, eta bildutako dirua, eguzki lanparak erosteko erabiliko dute, gero Haitira eta Beninera bidaltzeko.













